Cherry eta Aqua Marina itzal-paletak, kolore eta akabera ugari aukeran

Cherry eta Aqua Marina itzalak, udaberriaren xarma!

2023ko martxoaren 24a

Edertu zure begirada udaberriko koloreekin gure Cherry eta Aqua Marina itzal-paletak erabiliz. Tonu leunak, arrosak, marroiak, urdin turkesak, esmeralda-kolorekoak, urdin ilunak… Zein duzu gogokoen urte-sasoi honetarako? Zeinek ematen dizu ondoen? Aukera zabala duzu, 20 kolore paleta bakoitzeko.

Cherry paleta erromantikoagoa eta leunagoa da, eta, Aqua Marina, exotikoagoa eta biziagoa. Baina biek islatzen dute udaberria. Zure eguneko eta gaueko looketarako paleta oparoak, dagoeneko arrakasta handikoak gure linealetan. Hobeto ezagutu nahi dituzu?

Cherry itzal-paletaren ezaugarriak

Paleta de sombras de ojos Cherry de Deliplus

  • Udaberriaren bizipoza barruan daramaten emakume femenino eta sofistikatuentzako makillajea da Cherry itzal-paleta.
  • Ukitu leunen bidez emateko 20 itzal hiperpigmentatu daude paletan, urte-sasoi honetarako begirada perfektua lortzeko.
  • 10 itzal mate, perla-efektuko 2 itzal, 6 itzal metaliko eta 2 itzal glitter ditu.
  • Look leun eta arrosetan inspiratua dago, eta tonu neutroak, gorri-moreak, marroiak, malbak eta taupeak eskaintzen ditu, aukera ugari izan dezazun zure begiak unearen arabera makillatzeko, eguneko nahiz gaueko looken osagarri.
  • Tonu arrosa eta marroi guztiekin jokatuz, aukera amaigabeak dituzu. Haien akabera eta tonu ugariek, tonu leunenetatik beroetara, liluratu egingo zaituzte.

Nola erabili:

  • Itzal metalikoak: erabili pintzel bat edo hatz-mamiak.
  • Glitter itzalak: hatz-mamiarekin ematea gomendatzen da, ukitu txikien bidez.

Aqua Marina itzal-paletaren ezaugarriak

Paleta de sombra de ojos Aqua Marina de Deliplus

  • 20 itzalek osatutako paleta, Karibe itsasoan dagoen San Andres uharteko (Kolonbia) ur koloretsuetan inspiratua.
  • 6 itzal mate, 4 itzal satinatu, 7 itzal metaliko, marmol-efektuko eta akabera metalizatuko 2 itzal eta itzal duokromo 1.
  • Erakutsi zure izaera turkesa-tonuen sorta honekin. Begirada zirraragarria lortuko duzu, bai egunez, bai gauez. Aukera mugagabeak dituzu, Karibe itsasoaren koloreak adina!
  • Erraz emateko, modulatzeko eta lausotzeko modukoa.

Nola erabili:

  • Itzal metalikoak: erabili pintzel bat edo hatz-mamiak.
  • Glitter itzalak: hatz-mamiarekin ematea gomendatzen da, ukitu txikien bidez.
  • Makillajea kentzea: makillajea kentzeko produktu bifasikoa erabiltzea gomendatzen da.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Plex Repair lerroa? Espezifikoki formulatu da zure ilea zaintzeko.

Azazkal eta kutikulen tratamendurako behar duzun guztia eskaintzen dizu SOS serumak.

Haurtxo bat daukazu? Hura ondo-ondo zaintzeko behar duzun guztia duzu hemen: toallatxoak, pixoihalak, pomadak eta biberoiak.