Ezagutu gure higiene intimoaren lerroa, gel- eta toallatxo-formatuan

Ezagutu gure higiene intimoaren lerroa, pH orekatua izateko diseinatua

2024ko maiatzaren 30a

Ezagutzen dituzu higiene intimorako gure produktuak? Aukerarik onenak eskaintzen dizkizugu, pH-aren oreka bermatuko duen garbiketa leun eta eraginkorra egin dezazun.

Garbiketa perfektu bat, eta, aldi berean, egun osorako hidratazioa, freskotasuna eta erosotasuna nahi badituzu, funtsezkoa da produktu espezifiko egokiak aukeratzea: gel intimoak, toallatxoak... Lehenengo hilekotik aurrera eta egunero erabiltzeko moduko produktu-sorta bat daukagu zuretzat. Ezagutu gure produktuak!

Aliaturik onenak zainketa intimorako!

Gel íntimo Deliplus

Gel intimoa

Oinarrizko produktua da zure zainketa intimorako, eta testura leuna du. Gelaren formulak eremu horretako oreka naturala errespetatzen duten aktiboak eta agente garbitzaileak ditu. Garbiketa iraunkor eta leuna ematen du, pHa aldatzen ez duena, eta, beraz, egunero erabil daiteke. Gainera, egokia da beganoentzat.

Gel hidratatzailea

Hau da zure produktua, hidratazio handiagoa eta usainaren kontrol handiagoa nahi badituzu. Testura krematsua du, eta ohiko garbitasuna baino gehiago eskaintzen du. Usainaren aurka babesten duten osagai aktiboak ditu, baita osagai hidratatzaileak ere; hala, produktu honek eremu intimoa zaintzen du, eta eguneroko ongizatea sustatzen du. Gela bezala, egokia da beganoentzat.

Gelak nola erabili: aplikatu zona intimoan, aurrez hezetu ondoren. Egin masaje arin bat kanpotik, eta urberritu.

Toallatxoak formatu desberdinetan

Toallitas íntimas en diferentes formatos Mercadona

Ezin hobeak dira higiene intimoa etxean eta etxetik kanpo zaintzeko. Azido laktikoa dute, hidratazioa eta babesa emateko. Mimatu zure azala toallatxoen ehun delikatuarekin, flora intimoaren oreka naturala errespetatzen duen formula estraleun batekin. Ginekologikoki eta dermatologikoki testatuta daude, pH naturala mantentzen dute, eta usain txarra saihesten dute.

  • Toallatxo intimoak (25 unitate).
  • Toallatxo intimoak poltsa- eta bidaia-formatuan (12 unitate).
  • Dosi bakarreko toallatxo intimoak (20 poltsatxo indibidualeko kaxa).

Toallatxoak nola erabili: atera toallatxo bat eta pasatu leuntasunez garbitu beharreko eremutik. Ez da beharrezkoa urarekin garbitzea. Ezin dira komunetik bota.

Beste gomendio batzuk

Zure umetxoarentzako toallatxoen bila ari zara? Aqua toallatxoak zure umetxoaren azal delikatua zaintzeko diseinatuak daude.

Mantendu zure larruazala hidratatuta gure Gorputz-olioekin eta Gorputz-kremekin.

Izan ile leun eta hidratatua gure Hydra Hyaluronic lerroarekin.