Ikasi contouring teknika erabiltzen, bideoko 5 urrats hauei jarraikiz.

Contouring-a bost pausotan

2019ko ekainaren 07a

Contouring teknikarekin, aurpegiari argitasuna ematen zaio, eta hazpegiak definitzen laguntzen du, tonu argiak eta ilunak erabiliz.

Horrela, argi-itzalekin jolastuz, nahi ditugun hazpegiak nabarmendu ditzakegu: sudurra, masail-alboak, kopeta, kokotsa eta abar.

Tonu ilunak aurpegiko eremu hondoratuenetarako erabiltzen dira, nabarmendu nahi ez ditugun horietarako; eta tonu argiak, berriz, nabarmendu nahi ditugunetarako.

Bideo honetan, contouringa nola egin behar duzun erakutsiko dizugu.

Urrats hauei jarraitu behar diezu contouringa ongi egiteko

Bost urrats egingo ditugu teknika honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Hauek dira:

Texto 1 Imagen contouring

1. Eman zuzentzaile finko eta estalgarria betazaletan, kopetan, kokotsean, ezpain-ertzean... akatsak zuzentzeko.

Texto 2 Imagen contouring

Texto 3 Imagen contouring

2. Eman makillaje-oinarri matea aurpegian, barrutik kanpora zabalduz.

Texto 4 Imagen contouring

Texto 5 Imagen contouring

3. Erabili pintzel argitzailea argitasuna emateko eta masail-alboak, bekainak, kopeta, sudurra, ezpain-ertza eta kokotsa nabarmentzeko. Zabaldu, hatzekin ukitu txikiak eginez.

Texto 6 Imagen contouring

Texto 7 Imagen contouring

4. Finkatu oinarria hauts zeharrargiekin.

Texto 8 Imagen contouring

5. Makillaje-brotxa batekin, eman eguzki-hautsak masailen zati hondoratuenean, masail-alboak nabarmenduz. Marraztu goranzko lerro bat ilea hazten den alderantz eta lokirantz.

Texto 9 Imagen contouring

Ikusten duzunez, teknika erraza eta egiten azkarra da contouringa. Ez itxaron gehiago eta, uda honetan, erakutsi zure aurpegi ederra!

Beste gomendio batzuk

Uda honetan, zaindu zure azala, azala eguzkitik behar bezala babesteko gomendio hauei jarraituz.