Mercadona Perros

Txakurrentzako Compy pentsuetako prebiotikoek dakartzaten onurak

2016ko irailaren 05a

Hestea da gorputzeko organo immunologikorik handiena. Izan ere, traktu digestiboan zehar egoten dira babes naturalean parte hartzen duten zelula asko eta asko. Digestio sistema osasuntsua izateak, honenbestez, immunitate-sistemaren sendotasunari laguntzen dio.

Kalitate goreneko nutrienteak oinarri dituen elikadura on batek, eta elikagaiek prebiotikoak edukitzeak, txakurrentzako Compy pentsuek dauzkaten moduan, hain zuzen, bete beharrezko lanak egiten laguntzen die zure maskotaren organismoko defentsei.

Prebióticos en el pienso Compy para perrosTxakurrentzako Compy pentsuko prebiotikoak

Zer dira prebiotikoak, eta zeintzuk horiek dakartzaten onurak?

Txakurrentzako Compy pentsuan presente dauden prebiotikoak kolonari mesede egiten dioten bakterien hazkundea edota jarduna selektiboki sustatzeko balio duten konposatuak dira, bakteria horiek elikatzen baitituzte.

Hestearen funtzio nagusietako bat elikagaietan presente dauden nutrienteak xurgatzea denez, prebiotikoen presentzia lagungarria izaten da nutrienteak digeritu eta xurgatzeko, immunitate sistema sendotzeko, eta beherakoa gauzatzen duten prozesuak murrizteko.

Zure maskotaren sabelaldi edota edoskitzaroan zehar, bestalde, txakurkumeen babes immunologikoa hobetzen dute prebiotikoek, oritza eta esnearen bitartez.

Prebiotiko arruntenak

Txakurrengan erabilitako prebiotiko ohikoenak manano-oligosakaridoak (MOS), β-glukanoak eta fruktooligosakaridoak (FOS) dira:

  • β-glukanoak organismoaren defentsak sendotzen dituzte, immunitate-sistemako zelula giltzarriei eraginez eta infekzio bat hasten denean zenbait patogenoren kontra egiten. Honek guztiak hesteko konfort handiagoa dakar, eta digestio-sistema osasuntsu eta eraginkorragoa.
  • MOS-ak sabeleko arazoak eragiten dituzten bakteria patogenoak harrapatzen dituzte, hauek gorozkien bidez kanporatzea erraztuz, eta honela bakteria naturalen garapenari laguntzen diote (bifidobakteriak eta laktobacilusak).
  • FOS-ak zuntz disolbagarri mota bat dira, eta heste lodiarentzat onak diren bakterien (bifidobakteriak eta laktobacilusak) hazkundea sustatzen dute, zenbait bakteria patogeno inhibituz, Escherichia coli, Shigella eta Samonella, esate baterako.

Txakurrentzako Coby Pentsuan prebiotikoak txertatuz, hortaz, heste-flora orekatuagoa izaten laguntzen zaio zure maskotari, digestio-sistema osasuntsu eta eraginkorragoa ekarriz, eta, horren ondorioz, baita immunitate sistema sendoagoa ere.

Beste Zenbait Iradokizun

Mercadonaren txakurrentzako pentsuetan dugun aukera ezagutu nahi baduzu, artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizugu.

Compy pentsuen ekoizpen prozesuak ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu, eta baita Mercadonaren pentsuen kalitate-kontrolak ere.