Mercadona Gatos

Katuen ile-bolak: kontrolatzen nola lagundu

2016ko azaroaren 10a

Ile-bolak ezabatzeko mesedegarria den Hair-Ball Control System delakoa txertatzen dute Mercadonaren zenbait katuentzako pentsuk


Katuak egunero aritzen dira beren buruaren garbiketa pertsonalean, tarte luzeak eskainiz behin eta berriro miazkatuz gauzatzen duten txukuntze horri, ilajea egoera on eta garbian izateko. Arazoa, alabaina, eginkizun horrexek dakarren ile-jatean dago, digestioa kalte dezaketen ile-bola kezkagarriak eragin ditzake-eta, trikobezoar izenez ere ezagunak direnak. Halere, landare-zuntz bereziak dituzten Katuentzako Compy pentsuetako batzuk bolak sortzearen kontra mesedegarri suertatzen dira, ile horiek gorozkien bidez kanporatzen laguntzen dutelako.
Katuaren sabelean ilaje gehiegi pilatzen denean, hark berak egingo du okaztatzeko esfortzua, ile-bola bota nahian. Hala eta guztiz ere, batzuetan ez da arrakastatsua izaten purgatzeko modu hori, eta hestean trabaturik geratzen da bola, idorreria eraginez eta kanporatua izatea galaraziz. Garrantzitsua da, beraz, irentsitako ileak bolak era ditzaten baino lehen botatzen laguntzea katuari, bere osasuna kalte lezakete eta, kanporatuko ez balitu.


Ile-bolen eratzea murrizten laguntzen duten zuntzak

Honenbestez, katuentzako Compy pentsu-moten arteko batzuengan landare-zuntz berezidun Hair-Ball Control System-a dago txertaturik, jandako ileak herrestatu eta gorozkien bidez botatzea errazago gerta dakion katuari. Kontuan hartu behar da hauek ez direla bolak behin eginda daudenean botatzera zuzendutako produktuak.
Ile-bolak eratzeko aurretiko joera berezia duten katuentzat (ile luzedunak, ilea aldatzen ari direnak, bere burua etengabe miazkatzen dutenak, etab.), “Compy Ile-Bolak 1,5 kg” aukera dago, jandako ileak herrestatuz ile-bolen eraketa murrizten laguntzen duen Hair-Ball Control System-az gain, malta-estraktua duena bere osagaien artean.


Katuen ile-bolak kontrolpean izateko beste arreta batzuk

Katuen zaintzan, halaber, gomendagarria da hauek ondo-ondo orraztea, ile hilak ezabatzeak bola kezkagarrien sorrera murrizten laguntzen duelako. Nahiz eta katuak eurak arduratzen diren ilajea egoera onean mantentzen, eskuarki orraztea komeni da, beraz. Ile laburreko katuek nahikoa izango dute astean behin edo birritan egitearekin, ile luzedunek, aldiz, egunerokoa beharko dute orrazketa.
Azken buruan, Hair-Ball Control System-a duten katuentzako Compy pentsuak erabiltzea lagungarria da ile-bolak eratzeko arriskua murrizteko, jandako ileen herrestatze eta kanporaketa errazten baitu.


Beste Zenbait Iradokizun

Interesa dakizuke ere Mercadonaren katuentzako pentsuak: elikadurarik onena zure maskotarentzat artikuluan katuen janaren inguruan ematen ditugun gomendioak, bertan zure maskotarentzako pentsu klaserik egokiena zein den aholkatzen dizugu eta. Gomendatzeko moduko beste artikulu bat Katuentzako Compy Pentsua: Zeintzuk dira nire katuak behar dituen nutrienteak? izenekoa duzu, janari buruzko aholku gehiagorekin, oraingoan katuaren adinaren araberakoak. Pisuarekin arazoak dituen katu bat badaukazu Katu obeso edo gehiegizko pisudunentzako Compy Pentsua irakurtzea iradokitzen dizugu, arazoaren zioak eta pentsu klase egokiena zein den azaltzen baitizugu bertan.