Beneficios de los piensos Compy de Mercadona para las articulaciones de los perros

Mercadonaren Compy pentsuek txakurren artikulazioei dakarzkieten onurak

2017ko ekainaren 29a

Egoera oneko artikulazioek eta gihar garatuek gure maskotaren mugimenduari mesede egin eta beraren bizitza kalitatea hobetzen dute; hori dela eta, txakurrentzako Compy Supreme pentsuek zure txakurraren artikulazioak zaintzeko osagai espezifikoak txertatzen dituzte, bai eta B6 eta C bitamina zein L-karnitina maila egokiak ere, artikulazioak modu onean mantentzen laguntzen dutenak.

Zure maskotaren artikulazioak nola zaindu

C eta B6 bitaminak kolagenoa era dadin laguntzen dute, horren sintesia sustatuz. C bitaminak, hain zuzen ere, kartilagoa galtzeko arriskua eta artritisaren garapena murrizten laguntzen du. Odolean B6 bitamina maila txikiak izatearekin lotuta daude, bestetik, erreuma-artritisarekin batera sortzen diren hantura prozesuak; bitamina honen ekarpenak, hortaz, artikulazio arazoek sor ditzaketen hantura prozesuak murrizten laguntzen du.

L-karnitinak, bere aldetik, gorputzeko gantz-pilaketa minimizatzeko balio du, gihar-masa orekatua eta pisu egokia mantentzen laguntzen baitu, artikulazioen egoera onaren mesederako. Bereziki garrantzitsua da, gehiegizko pisuari lotutako arazoak oso kaltegarriak izan daitezke eta, batez ere arraza handiko txakurrak garatzen ari diren bitartean.

Arraza ertain eta handientzako Compy Supreme

Gainera, arraza ertain eta handientzako Mercadonaren Compy pentsuek, hala nola “Compy Supreme txakurkumeak 3 kg”, “Compy Supreme Izokina eta Arroza 3 kg” eta “Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza 3 kg” izenekoek, kondroitin sulfatoa eta glukosamina ere txertatzen dute.

Kondroitin sulfatoak kartilagoaren osagaiei eragiten die, proteoglikano eta azido hialuronikoaren arteko sintesia areagotzen laguntzen baitu, kartilagoaren osagai horiek babesteko efektua izateaz gain. Glukosaminari dagokionez, zelula mailako efektua du: erradikal askeak ezeztatzen lagundu eta kartilagoaren degradazioa eragiten duten entzimen jarduera blokeatzen du; gainera, hanturaren aurkako efektua dauka. Bi osagaiek, honenbestez, kartilagoaren kolagenoaren eratze eta mantenimenduarekin lotutako eginkizunak betetzen dituzte.

Compy Supreme pentsuen onurek zure txakurraren artikulazioen osasuna hobetzen laguntzen dute, bai eta haren etorkizuna elikatu ere, osagai aukeratu eta arras nutritiboak dituen dieta bati esker, bizitza aktibo eta bete baterako osagai aproposak, alegia.

Beste Zenbait Iradokizun

Ezagutzen dituzu txakurrentzako Compy pentsu sorta berria? Deskubritu Haragi eta arrain freskodun Compy Supreme.

Irakurtzea gomendatzen dugun argitalpenen artean badago Mercadonaren pentsuaren kalitateari buruzkoa ere.

Azkenik, zure maskotarentzako snacken bila bazabiltza, eskuilatze efektuko hortz-garbiketarako Compy Snackak gomendatzen dizkizugu.