Katu antzutuek dieta berezia behar dute, beren hormona-sistemak obesitate eta sedentarismorako joera eragiten baitu. Hori dela eta, beharrizan jakin hauek dituzten katuei zuzendutako bi elikagai espezifiko garatu ditu Compyk: “Compy Katu Antzutuak – Light 1,5 kg” eta “Compy Supreme Antzutuak – Light 800 g”.
Etxeko animalien nutrizioaren adituek plazaratu dituzten azken gomendioak kontuan harturik, beren dietan beharrezkoak diren osagai guztiak txertatu ditugu katu antzutuentzako Compy pentsuak formulatzeko, hau guztia jaso dezaten:
- Energia ekarpen neurritsua baina gantz-azido esentzial guztiak dituena, bai eta L-karnitina estra bat ere, gorputzean gantza pilatzea gutxiagotzen baitu horrek.
- Zuntz-maila ezin hobea, garagar hidrolizatua erantsiz. Bereganatze geldokoa da, oso digerigarria, eta gose sentsazioa murrizten laguntzen du.
- Yucca schidigeraren estraktuaren ekarpena, gorotz eta gernu-usaina hobeto kontrolatzen lagundu eta txiza erretiluan egin dezan mesede egiten duena.
Bere osagai aukeratuengatik nabarmentzen da “Compy Katu Antzutuak – Light 1,5 kg” pentsua. Katuek izugarri maite dituzten zapore eta testura bikainak eransten diete osagai horiek kroketei.
Elikagai honek dituen energia ekarpen neurritsuaren, zuntz-maila optimoaren eta proteina maila handiago baten arteko konbinazioa egokia da gehiegizko pisua duten edota esterilizaturik dauden animaliek jan dezaten.
Hegazti-gantza du gainera (omega 6 iturri), eta arrain-olioa (omega 3 iturri), ilaje osasuntsu, dirdaitsu eta zahirik gabekoa mantentzen laguntzeko. Eta badu taurina gehigarria ere, bihotzaren eta ikusmenaren garapen eta funtzionamendu onerako oso garrantzitsua.
Haragi freskodun produktu baten bila ari bagara, “Compy Supreme Antzutuak – Light 800 g” dugu aukerarik onena. Oilasko freskoa du oinarrizko osagarri gisa, gihar-masa egoera onean mantentzen laguntzen duen oso proteina digerigarri baten iturri dena.
Alde batetik, arrain-olioa du (DHA iturri), burmuinaren funtzioa (funtzio kognitiboa) ondo mantentzen laguntzen duena, eta dietari zuntza eransten dion bihi osoko arroza.
FOS, MOS eta B-glucanoak ere baditu produktu honek, immunitate sistema sendotzen eta heste-flora orekatzen laguntzen dutenak, bai eta zitrikoen estraktuak, C bitamina, eta E bitamina ere; horien guztien ekarpen konbinatuak erradikal askeen aurkako borrokari mesede egin eta organismoaren zelulen zahartze goiztiarra atzeratzen laguntzen du.
Bestetik, biotina, kobrea eta zink kelatuaren ekarpen konbinatuari esker, katuak ilaje dirdaitsua, osasuntsua eta zeta-antzekoa izan dezan laguntzen dugu. Eta badu taurina gehigarria ere, bihotzaren eta ikusmenaren garapen eta funtzionamendu onerako oso garrantzitsua.
“Compy Supreme Antzutuak – Light 800 g” pentsuak, halaber, sodio maila optimoa du, ur-kontsumoa areagotzeko eta gernua hain kontzentratua izan ez dadin mesedegarria, eta metionina hidroxianalogoa, pH azidoa sustatuz estrubita gernu-harriak sortzea zailago egiten duena.
Katu antzutuei buruzko aholkuak
- Oso garrantzitsua da, gernu-harrien sorrera txikiagotze aldera, katuek sarri txiza egin dezaten. Horretarako, baliagarria izaten da erretilua garbi eta usainik gabe edukitzea.
- Katu antzutuentzako Compy pentsuak gehiegizko pisua izateagatik “light” elikagaiak behar dituzten urte batetik gorako katu helduentzat ere badira egokiak.
Beste Zenbait Iradokizun
Izokin eta Arrozezko Compy Supreme katuentzako pentsuari buruz egin dugun argitalpena gomendatzen dugu, gure katuaren bitza aktiboari dakarzkion nutrienten gaineko informazioa baitu.
Gomendagarria izan liteke katutxoentzako Compy pentsuei buruz argitaratutakoa ere, horren bitartez gure katutxoa ondo haz eta gara dadin egokia den dieta ezagut dezakegu eta. Azkenik, Mercadonaren pentsuak jasaten dituen kalitate prozesuak hizpide duen argitalpena gomendatzen dugu, bere lehengaiak eta jaso dituen ziurtagiriak aurkezten dizkigulako.