Ikasi elikagai osoak eta osagarriak bereizten, eta erabil itzazu zure maskota elikatzeko.

Elikagai osoak eta osagarriak. Bete elikatze-gidak dioena zure maskotarekin

2020ko irailaren 10a

Merkatuan, maskotak elikatzeko elikagai-aukera zabala dago txakurrentzat eta katuentzat, gure etxe-animalien behar eta egoera fisiologiko guztietarako diseinatuak. Elikagai horiek bi multzotan sailkatu daitezke: osoak eta osagarriak. Zer da bakoitza?

Maskoten elikagai osoen eta osagarrien arteko desberdintasunak

  • Elikagai osoa: pentsu konposatu bat da, eta haren osaerari esker, eguneko anoa bat osatzeko aski da. Horrek esan nahi du dieta bakar gisa eman daitekeela, beste elikagairik eman beharrik gabe, zure maskotaren nutrizio-premia guztiak betetzen baitira harekin. Elikagai lehorrak, erdi-hezeak nahiz hezeak izaten dira, eta gure iletsuen eguneroko janari gisa erabiltzen dira, normalean.
  • Elikagai osagarria: substantzia jakin batzuk kantitate handian dituen pentsua, baina, haren osaera dela eta, eguneko anoa bat osatzen ez duena, baldin eta ez bada beste pentsu batekin konbinatzen. Alegia, elikagai hauek ezin dira eman dieta bakar gisa. Gure maskotei portaera saritzeko edo zenbat maite ditugun adierazteko noizean behin ematen dizkiegun “sariak”, “gozokiak” edo “mokaduak” dira.

Zergatik da garrantzitsua ontzietako elikatze-taulakoa betetzea?

Maskotentzako elikagai-ontzietan, taula bat egoten da, non adierazten baita eguneko zer kantitate erabiltzea gomendatzen den gure maskotentzat. Informazio hori oso garrantzitsua da elikagaia ondo erabiltzeko.

Infografía alimentos completos euskera

Maskoten nutrizio-premiak erabilitako elikagaiaren eta animalia bakoitzaren ezaugarrien arabera aldatzen dira; adibidez, pisuaren, arrazaren, adinaren, egiten duen aktibitatearen eta egoera fisiologikoaren arabera. Horregatik, ezin zaio janari beraren kantitate bera eman bi animalia desberdini, ezta bi produktu desberdinen anoa-kantitate bera ere.

Hala, maskota bakoitzak behar duen kantitatea doitzeko eta egoki elikatzeko behar dutena baino gehiago edo gutxiago ez emateko, ontzietan ageri den elikatze-gidari jarraitzea gomendatzen da beti.

Zergatik egiten da gomendio bat eguneko otordu-kopuruari buruz?

Texto 1 Imagen Alimento completo vs complementario

Oro har, eguneko anoa janaldi batzuetan banatzea gomendatzen da, elikadura egun osoan zehar banatzeko, eta, hala, digestio-aparatua behar baino gehiago ez kargatzeko kolpetik kantitate gehiegi janda.

Txakurretan, eguneko anoa gutxienez 2 janalditan banatzea gomendatzen da, janaldiak erregularki tartekatuta eta otorduak errutinaz ordu berean eginda. Txakur helduek jateko gogo handia izaten dutenez, eta eguneko kantitate gomendatua kolpetik jateko gai direnez, ez da komeni elikagaiak nahieran ematea, gehiegizko pisua har baitezakete.

Katuei, berriz, beraiek hartzeko moduan jar daiteke janaria, baldin eta animaliak hura anoatzen baldin badaki. Hala ez bada, gomendatzen da elikagaia bizpahiru janalditan banatzea eta ordutegi bat ezartzea.

Gehiegizko elikadurak eragiten dituen arazoak

Animalia gehienak ez dira gai jaten duten elikagai-kantitatea beren kabuz neurtzeko, eta ematen zaien guztia jatera irits daitezke, nahiz eta gainditu eguneko nutrizio-premiak betetzeko behar dutena. Beraz, elikatze-gidako nutrizio-aholkuak behar bezala betetzen ez badira, animaliak behar baino askoz ere gehiago jan dezake, eta gehiegizko pisua hartu.

Gehiegizko pisua duten maskotek bizi-esperantza txikiagoa dute, animalia obesoek izan ohi dituzten arazoak direla eta, hala nola diabetes mellitusa, artikulazio-arazoak, arnasketa-arazoak, bihotzeko arazoak, eta abar.

Horregatik, animaliari behar duen elikagai-kantitatea baino gehiago ez emateko, beti komeni da elikatze-gidari jarraitzea eta elikagai osoekin beste elikagai-motarik ez erabiltzea.

Etxeko janaria?

Texto 2 Imagen Alimento completo vs complementario

Zaila da etxeko janariekin gure maskotaren behar guztiak asetzen dituen dieta bat prestatzea, animalien nutrizio-ezagutzak behar baitira horretarako. Garrantzitsua da zailtasun hori azpimarratzea. Ez da aski gure bazkari-afarien soberakinak ematea animaliari, ezta dieta bat intuizioz prestatzea ere, animalien nutrizioan espezialista den norbaiti kontsultarik egin gabe. Halako aholkurik gabe etxeko dieta bat eginda, nutrizio-gabeziak eragin daitezke animalian, eta, ondorioz, osasun-arazoren bat.

Etxeko dietek, gainera, jabe askok ez duten denbora eta lana eskatzen dute.

Halaber, kontuan hartu behar da txakurrentzat eta katuentzat toxikoak direla pertsonentzat oso ohikoak diren elikagai batzuk, hala nola txokolatea (teobromina) eta kafeina; gorakoak, beherakoa, hiperaktibitatea, takikardia eta, are, konbultsioak eragiten dizkiete. Tipula bera ere arriskutsua izan liteke, anemia eragin baitiezaieke. Mahatsak eta mahaspasek giltzurrun-arazoak eragin ditzakete.

Etxeko beste elikagai batzuk, hala nola egin gabeko haragi gordina, infekzio-iturri izan daitezke, kutsadura mikrobiologikoen bidez, eta, beraz, arriskutsuak dira, bai gure maskotentzat, bai jabearentzat eta familiakoentzat (manipulazioaren bidez). Animalia- eta arrain-hezurrak erabiltzea ere ez da komeni, hortzetan kalteak eragin baititzakete eta hesteak buxatu.

Halaber, ez da gomendatzen etxeko elikagaiak pentsuarekin batera ematea, animalia gehiegi elika baitaiteke, eta, beraz, gehiegizko pisua eta harekin datozen arazoak eragin. Gure maskota gehiegi elikatuta, digestio-arazoak ere izan ditzake, hala nola gorakoak eta beherakoak.

Beste gomendio batzuk

Zure txakurra saritzeko, erabili Compyren mokaduak