Gure txakurrak onena merezi du. Beti dago hor, gu etxera noiz iritsiko, eta pozik hartzen gaitu iristen garenean. Gure familiako kide bat da; gustatzen zaio gurekin jolastea, gure ondoan atseden hartzea, eta gure konpainian mokadu bat hartzea.
Compy gama Mercadonarena da esklusiban; txakur mokofin eta apetatsuenentzat, pentsuak ez ezik, mokadu-aukera zabala du.
Compyren mokaduak elikadura-osagarri bat baino gehiago dira. Gure txakurrari egunero gutizia bat emanda, harekiko konplizitatea estutzen dugu; sari gisa emateak hezten laguntzen digu, eta elkarrekin pasatzen dugun denbora entretenigarriagoa eta bereziagoa egiten da, bai etxean, bai kanpoan.
Horregatik, zure txakurrari mokadu bat ematera animatzen zaitugu, haren leialtasuna saritzeko. Txakurra aldiro ezustean harrapatzeko, mokadua aldatzen joan zaitezke, arrazaren eta adinaren arabera.
Noiz eta nola saritu zure txakurra?
Helburua heztea bada, sariak nolabaiteko zentzuarekin ematea komeni da. Ez da txarra noizean behin itxuraz arrazoirik gabe gutizia bat ematea, baina oso garrantzitsua da ontziaren atzealdean txakur-tamaina bakoitzerako adierazten den elikadura-gidari jarraitzea.
Hezte-programetan, askotan erabiltzen dira halako elikagaiak, eta beti erabili behar dira zorrotz eta eraginkortasunez. Animaliak ulertu egin behar du zein ekintza saritzen zaion; horregatik, une oso zehatzetan eta zuzenean eman behar zaio saria, baina ez gehiegitan, elikagai osagarria baita.
Sariak maskotaren indargarri positibo gisa erabiltzen dira kasu hauetan, adibidez:
- Txakurra jarduera bat egiteko entrenatzen ari garenean; adibidez, eseri, hanka eman, etab.
- Haren portaera hobetu nahi dugunean. Adibidez, bainua hartzean ondo porta dadin, ez dezan muturra platerean sartu guk lurrean utzi aurretik, etab.
- Txakurkumeak beren egitekoak kalean egiten ikasten ari direnean.
- Eta abar.
Gainera, hainbat funtziotako snackak eman diezazkiokegu, hala nola hortzetako higieneari laguntzekoak eta hats freskoa izaten laguntzekoak.
Animalientzat egokiak ez diren sari-motak
Ez zaie eman behar gozokirik ez txokolaterik, haien osasunerako kaltegarriak direlako. Oilasko-hezurrik ez emateko ere aholkatzen dute, ezpaletan zatitu baitaitezke, eta arazoak eragin, animaliaren ahoan edo digestio-hodian kateatuz gero.
Gomendio garrantzitsu bat: indartze positiboari laguntzeko, sariak beti eman txera- eta maitasun-adierazpenekin batera. Txakurrei ez zaie sariekin soilik erakusten. Horregatik, garrantzitsua da, halaber, ferekak egitea, ahots-tonu atsegina erabiltzea, konplizitate handia erakustea, haiekin denbora pasatzea, etab.
Compyren mokadu dibertigarriak eta zaporetsuak txakur helduentzat
Compyren bihotz haragi freskodunak
Zure txakurra benetan maitemindu nahi baduzu, eskain iezazkiozu haragi freskoz egindako mokadu samur eta heze gozo-gozoak. Immunitatea indartzen laguntzen dute.
Ezin hobeak dira hortz-hagin sentiberak dituzten zakurrentzat eta janari hezea jatera ohituak daudenentzat.
Arratza txikiko, ertaineko eta handiko txakur helduentzat egokia.
Ontzia: 350 gramo
Compy galletak
Labean egindako galleta kurruskariak, bihotz-formakoak eta banilla-aromadunak.
Arraza handi/ertain nahiz txikiko txakur helduentzat ezin hobea.
Ontzia: 1 kilo
Compy galleta-mixa
Galleta kurruskarien mixa: hezur-forma dibertigarrikoak, txahalkiz beteak eta banilla-aromadunak. Bitaminaz aberastuak.
Arraza txikiko nahiz ertain/handiko txakur helduentzat.
Ontzia: 350 gramo
Compy saltxitxak
Saltxitxa zaporetsuak, % 90 haragi proteinetan aberatsekin eginak.
Edozein arrazatako txakur helduentzat ezin hobeak.
Ontzia: 95 gramo
Compy hortzetako minimakila
Arraza txikiko txakur helduentzat; hortzetako higieneari laguntzen dio. Osagai aktiboei eta forma-testuren eragin fisikoari esker, hortzetan plakarik eta lertzorik ez eratzen eta hats freskoa izaten laguntzen du. Gainera, koipe gutxi du, eta ez du azukre erantsirik.
Ontzia: 250 gramo
Txakurrentzako beste mokadu batzuk Mercadonan
Mercadonako maskoten atalean, Compy mokaduak ez ezik, zure txakurra saritzeko Compy markako beste mokadu batzuk ere aurki ditzakezu.
Compy, maskoten elikagaien Espainiako marka salduena, Mercadona supermerkatuetan soilik saltzen da.
Otras recomendaciones
Infórmate con más detalle sobre la calidad del pienso Compy.