Informa zaitez zure maskotari hainbat mantenugai ematearen onurei edo eragozpenei buruz.

Bazenekien txakurrek eta katuek mantenugai desberdinak behar dituztela?

2020ko abenduaren 04a

Zure txakurraren edo katuaren elikadurak osoa eta orekatua izan behar du, haren beharren araberakoa. Mantenugai eta osagai batzuk funtsezkoak dira animalia ondo gara dadin eta osasun ona izan dezan. Ezagutu txakur eta katuentzat funtsezkoak diren mantenugaiak; artikulu honetan dena kontatuko dizugu.

Bazenekien katuek taurina behar dutela?

Imagen Nutrientes mascotas 1

Taurina funtsezko aminoazidoa da ikusmenak, bihotzak eta ugaltze-aparatuak ondo funtziona dezaten.

Ugaztun gehienek modu naturalean ekoitz dezakete organismoan. Hala ere, katuak eta beste felido batzuk ez dira gai beren beharrak asetzeko behar adina taurina sintetizatzeko.

Katuaren elikadurak taurina gutxiegi izatea bihotzaren osasun-arazoekin lotuta dago. Katakumeetan, ikusmen- eta entzumen-arazoekin lotzen da; eta katu emeetan, umatze-aldian fetuarekin lotutako arazoak sor daitezke.

Hori dela eta, haragi-osagaiek dietara taurina ekar badezakete ere, taurinaz aberastutako pentsuak erabiltzea da elikagaiak behar adina taurina baduela ziurtatzeko erarik onena.

Omega 3 eta Omega 6 gantz-azidoen garrantzia

Imagen Nutrientes mascotas 2

Omega 3 eta omega 6 gantz-azidoak funtsezkoak dira bai txakurrentzat eta bai katuentzat, eta, besteak beste, animaliaren ileak eta azalak itxura ona izatea ahalbidetzen dute. Gainera, hanturaren kontrako erantzunak behar bezala funtziona dezan laguntzen dute. Kumeetan, gantz-azido horietako batzuek, hala nola DHAk, garapen egokia bultzatzen dute eta funtzio kognitiboan laguntzen dute.

Omega-3 eta Omega-6 gantz-azidoetako batzuk elikaduraren bitartez eman behar dira, txakurrek eta katuek ezin baitituzte ekoitzi. Horregatik dira esentzialak.

Omega-6 gantz-azidoen iturri onenak oilasko- eta txerri-gantzak eta landare-olioak dira, hala nola arto-, ekilore- edo soja-olioa.

Omega-3 gantz-azidoak nagusiki arrain-olioan, soja-olioan eta lihoan egoten dira.

Biotinak txakurren eta katuen ilean eragiten dituen onurak

Imagen Nutrientes mascotas 3

Ilearen bitamina ere esaten zaio biotinari. B taldeko bitamina bat da, eta gure maskoten ilea eta azala zaintzeko bitamina garrantzitsuenetako bat: Larruazalaren kanpoko geruzak birsortzen laguntzen du, eta kuxinak eta azazkalak osasuntsu edukitzen.

Biotinaren nutrizio-beharrak txikiak izan arren, gauza jakina da pentsuak bitamina horrekin aberastea funtsezkoa dela ilea osasuntsu, leun eta distiratsu edukitzeko.

Elikagaiaren bitamina nagusiek dituzten onurak

Bitaminak eta mineralak ezinbesteko mikromantenugaiak dira bai gizakien bai animalien bizitzarako. Hala ere, organismoak ezin ditu bitamina gehienak sintetizatu, eta, beraz, elikagaien bidez lortu behar dira. Hori dela eta, bitaminek eta mineralek gure maskoten dieta orekatu baten parte izan behar dute, osasun ona izan dezaten.

Horietako bakoitzak berariazko funtzio bat betetzen du, eta horren gabeziak osasun-arazo larriak sor ditzake.

Talde desberdinetan sailkatzen dira, eta eginkizun hauek dituzte, besteak beste: A bitamina (garrantzitsua da ikusmen ona izateko, ugalkortasunerako eta hezurdura behar bezala garatzeko), D bitamina (garrantzitsua hezur eta hortzetarako), E bitamina (antioxidatzaile naturala, immunitate-sistemaren erantzunari laguntzen diona), C bitamina (garrantzitsua hezurretarako, gibelerako eta kolagenoa sortzeko), etab.

Kontuan hartu behar da bitamina-gabezia izatea bezain txarra dela bitamina gehiegi hartzea, nahiz eta dietaren bidez bitamina gehiegi hartzea ez den oso ohikoa izaten, batez ere nutrizioaren aldetik orekatuta dauden elikagaiak jaten badira. Beraz, garrantzitsua da elikagai oso bat erabiltzen denean animaliari gehigarririk ez ematea, elikagai horrek gure maskotarentzat beharrezkoak diren bitamina guztiak ematen baitizkio.

Zer ekarpen egiten diote mineralek elikagaiari? Nondik ateratzen dira?

Texto 4 Imagen Nutrientes mascotas

Mineralak elementu ez-organikoak dira, funtsezkoak organismoak behar bezala funtziona dezan, eta elikagai gehienetan egoten dira. Kaltzioa, fosforoa, magnesioa, sodioa, potasioa, burdina, kobrea, iodoa eta abar dira horietako batzuk.

Mineralek organismoaren barruko hainbat prozesutan esku hartzen dute; izan ere, egituren zatiak —hala nola hezurrenak edo hortzenak— osatzen dituzte, eta parte hartzen dute nerbio-bulkadaren transmisioan, erreakzio entzimatikoetan, hormonen eraketan eta prozesu metabolikoetan.

Beste gomendio batzuk

Badakizu zer funtzio betetzen dituzten txakurren eta katuen elikadurako osagaiek?