piensos compy raza mediana

Arraza ertain edo handiko txakurrentzako Compy pentsua

2023ko irailaren 29a

Txakur-arrazak honen arabera jotzen dira ertaintzat edo handitzat:
txakur helduak 10 kilotik gorakoak badira, arraza ertaina; 25 kilotik gorakoak badira, arraza handia.

Arraza ertaineko txakur helduentzat (1-7 urte) edo arraza handiko txakur helduentzat (15 hilabete - 6 urte) eta senior etapako txakurrentzat (7 urtetik aurrera, arraza ertainentzat; 6 urtetik aurrera, handientzat), Mercadonak sorta zabala eskaintzen du txakurrentzako Compy pentsuetan, askotariko osagai, testura eta energia-ekarpenekin.

Txakurrentzako Compy pentsuen ezaugarri orokorrak

Txakurrentzako Compy pentsu guztiak albaitari elikaduran adituek garatu dituzte; kalitatearen, elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren bermerik onenak eskaintzeaz gain, arraza ertain edo handietako txakurren barailen eta hozkaden neurrietara egokitua dute kroketa-tamaina.

Horretaz gain, txakurrentzako Zerealik gabeko Compy Supreme produktu sorta ere aurkitu ahal izango duzu Mercadonan.

Arraza ertain edo handiko txakur helduentzako Compy pentsua

Pienso Compy para perros de raza mediana o raza grande

Compy Supreme Izokin fresko, Fruta eta Barazkiduna, eta Compy Supreme Oilasko freskotan aberatsa, Fruta eta Barazkiduna. ZEREALIK GABEAK

Bi barietateak, Izokina duena zein Oilaskoa duena, egokiak dira txakur helduentzat eta ernaldiaren lehen erdian dauden emeentzat.

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu-masa mantentzen, immunitate-sistema indartzen, azal eta ile osasungarriak izaten eta heste-flora onuragarria indartzen.

  • Zerealik gabeko errezetak.
  • % 65 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, kontserbagarririk, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabeak.

Ontzia: 10 kilokoa eta 3 kilokoa.

Pienso Compy para perros de raza mediana o raza grande

Senior eta Heldu Antzutuentzako Compy Supreme Oilasko fresko, Fruta eta Barazkiduna. ZEREALIK GABEA

7 urtetik aurrera -arraza ertainen kasuan- eta 6 urtetik aurrera -handien kasuan-, senior etapa hasten da, eta komeni da elikadura egokitzea, maskota zahartzeak dakartzan aldaketak direla eta. Gainera, txakur heldu antzutuentzat ere egokia da pentsu hau.

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu-masa mantentzen, immunitate-sistema indartzen, azal eta ile osasungarriak izaten eta heste-flora onuragarria indartzen.

Gainera, elikagai honek laguntzen du txakur antzutuek ahalik eta gorputzeko gantz gutxien pilatu dezaten eta pisua irabaz ez dezaten, baita animalia seniorrek izan ohi duten ikusmen-galera minimizatzen ere.

  • Zerealik gabeko errezeta.
  • % 65 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, kontserbagarririk, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabeak.
  • Koipe gutxikoa.

Ontzia: 3 kilokoa.

Pienso Compy para perros de raza mediana o raza grande

Compy Uztaitxo Bigun eta Mamitsuak, Heldu eta Seniorrentzat. Oilaskotan aberatsa eta Barazkiduna

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu indartsuak eta azal eta ile osasungarriak izaten, hesteak ondo edukitzen eta heste-flora onuragarria indartzen.

Organismoko zelulen zahartze goiztiarra atzeratzen ere laguntzen du.

  • Koloratzailerik, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabea.
  • Kroketa bigunak, murtxikatzen errazak.

Ontzia: 4 kilokoa.

Pienso Compy para perros de raza mediana o raza grande.

Senior eta Heldu Antzutuentzako Compy Oilaskotan aberats eta Barazkiduna

7 urtetik aurrera -arraza ertainen kasuan- eta 6 urtetik aurrera -handien kasuan- senior etapa hasten da, eta komeni da elikadura egokitzea, maskota zahartzeak dakartzan aldaketak direla eta. Gainera, txakur heldu antzutuentzat ere egokia da pentsu hau.

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu indartsuak eta azal eta ile osasungarriak izaten, hesteak ondo edukitzen eta heste-flora onuragarria indartzen.

Gainera, elikagai honek laguntzen du txakur antzutuek ahalik eta gorputzeko gantz gutxien pilatu dezaten, baita animalia seniorrek izan ohi duten ikusmen-galera minimizatzen ere.

  • % 52 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabea.
  • Koipe gutxikoa.

Ontzia: 4 kilokoa.

Pienso Compy para perros de raza mediana o raza grande.

Compy Izokin, Atun, Fruta eta Barazkiduna

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu indartsuak eta azal eta ile osasungarriak izaten, hesteak ondo edukitzen eta heste-flora onuragarria indartzen.

  • % 52 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabea.

Ontzia: 4 kilokoa.

Pienso Compy para perros de raza mediana o raza grande.

Compy Txahalki, Oilasko, Barazki eta Arrozduna

Askotariko zapore, forma, testura eta zaporeak ditu; haren osagaiek laguntzen dute hezurrak indartzen eta hesteak ondo edukitzen.

  • Hezur sendoak.
  • Ile osasuntsu eta distiratsua.
  • Multibitamina: A, D, E eta B.

Ontzia: 18 kilokoa.

Pienso Compy para perros de raza mediana o raza grande.

Compy Oilaskotan aberatsa, Txahalki, Fruta eta Barazkiduna

Elikagai egokia da animalia helduentzat eta ernaldiaren lehen erdian dauden emeentzat.

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu indartsuak eta azal eta ile osasungarriak izaten, hesteak ondo edukitzen eta heste-flora onuragarria indartzen.

  • Koloratzailerik, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabea.
  • % 52 animalia-jatorriko osagaiak.

Ontzia: 18 kilokoa eta 4 kilokoa.

Pienso Compy para perros de raza mediana o raza grande.

Compy Original, helduentzat

Lehengaien kalitateari uko egin gabe txakurrari elikadura osoa oso prezio txikian eman nahi dioten bezeroentzako pentsua.

Ontzia: 18 kilokoa.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu arraza txikiko zure txakurrarentzako gure Compy sorta.

Ba al dakizu maskota antzutuek elikadura berezia behar dutela?