Suburuak, sutegiak, sukalde-gainak, txorrotak, hozkailuak…. Altzairu herdoilgaitzezko eta aluminiozko gainazal horiek guztiak bereziki delikatuak dira, eta tratamendu berezia behar dute akabera perfektua lortzeko.
Zure sukaldeko funtsezko pieza horiek sakon garbitzeko, bi soluzio mota eskaintzen dizkizugu: krema edo olioa. Biek ziurtatzen dizute distira bizia eta ukitu atsegina gainazal horietan.
Bien arteko alde nagusia aplikazio-mota da, eta tratatu beharreko gainazalaren neurriaren araberakoa da.
Altzairu herdoilgaitzetarako eta aluminiorako Bosque Verde olio distira-emailea
Esprai pistoladuna da, oso egokia gainazal handietako orbanak eta arrastoak kentzeko, hala nola altzairuzko panel, ke-kanpai, sukalde-gain, hozkailu eta labeetakoak.
Nola erabili
- Langartu oihal lehor, baieta edo paper xurgatzaile batean, edo zuzenean gainazalean bertan.
- Ondoren, aplikatu distira atera nahi diogun gainazalean.
- Azkenik, pasatu beste zapi lehor bat, baieta edo paper xurgatzaile bat, eta kendu gehiegizko produktua.
Altzairu herdoilgaitzetarako eta aluminiorako Bosque Verde krema distira-emailea
Krema distira-emailea oso baliagarria da gune txikietako eta lokalizatuetako orbanak eta arrastoak kentzeko.
Nola erabili
- Astindu ontzia erabili aurretik.
- Bota produktu-kantitate txiki bat zapi garbi, baieta edo paper xurgatzaile batean, edo bota zuzenean gainazalean.
- Igurtzi produktua erabat desagertu arte.
- Pasatu beste baieta, zapi edo paper garbi eta lehor bat, amaitzeko.
Batekin edo bestearekin, komeni da aurrez proba bat egitea distira eman behar zaion gainazalean gutxi ikusten den gune batean.
Produktu horietako edozein erabiltzen den lehen aldia bada edo gainazal oso koipetsu batean aplikatzen bada, komeni da aurrez koipea kentzeko garbigarri batekin lainoztatzea eta, gero, urarekin garbitzea eta baieta batekin lehortzea.
Beste gomendio batzuk
Bainugelan edo sukaldean metatutako karea kendu behar baduzu, ikasi nola erabili Bosque Verde karearen kontrako garbigarriak. Errazak eta oso eraginkorrak!