Cabecera Detergente Líquido

Arropa zuri zein koloretakoarentzako garbigarria kapsulatan

2024ko apirilaren 30a

Probatu dituzu arropa zuri zein koloretakoarentzako garbigarri likidoaren kapsula hauek? Zure arropa biziberritzen dute, orbanak kentzen eta koloreei argitasuna ematen diete, eta, gainera, lurrin atsegina dute. Ezingo duzu sinetsi ere egin zeinen ondo garbitzen duten!

Gure garbigarri-kapsulen ezaugarriak

Azken belaunaldiko garbigarri kontzentratua da, eta arropa zuria eta koloretakoa garbitzeko balio du. Konpartimentu bikoitza eta formula esklusiboa ditu, eta, bien artean, emaitza ezin hobea lortzen du garbialdi bakoitzean. 24 kapsula ditu, eta kutxaren tamaina perfektua da biltegiratzean ahalik eta espazio gutxien hartzeko.

  • Orbanen kontrako ahalmena: orbanen kontrako punta-puntako teknologia honi esker, garbigarria zure arropako zuntzetan sartu eta orban zailenak ere desagerrarazten ditu. Garbigarri hau teknologia entzimatiko aurreratuarekin diseinatuta dago, eta horrek areagotu egiten du orban oro garbitzeko ahalmen aktiboa.
  • Agente argitzaileak ditu: koloreak babesteko sistema bat eta zuritzaile optiko bat ditu; zure arroparen distirari bizia emango dio eta kolore zuriak are gehiago zurituko ditu. Arropak berria emango du garbialdi bakoitzaren ostean.
  • Lurrin gehigarria: zure arropak lurrin gehigarria izango du, eta freskotasun- eta garbitasun-sentsazioak hartuko zaitu arropa garbitzen duzun bakoitzean.

Gure garbigarri-kapsulak nola erabili

Arropa zuri zein koloretakoarentzako garbigarri-kapsula hauek erabiltzen oso errazak dira. Kapsula bakoitzak garbiketa perfektua lortzeko behar duzun dosi justua dakarkizu. Azkar disolbatzen dira uretan, eta zehaztasun osoz askatzen dute ahalmen garbitzailea.

  • Pausatu ezazu garbigarri-kapsula beti danborraren beheko aldean, arropa sartu baino lehen.
  • Ondoren, sar ezazu arropa danborrean, eta utzi kapsula haien azpian.
  • Garrantzitsua da kapsula ez irekitzea eta ez zulatzea. Filma garbigailuko urarekin kontaktuan jartzen denean desegingo da.
  • Aintzat hartu kapsula bat hartu ondoren kutxa ondo itxita utzi behar dela.

Nahikoa da garbigailuaren danborrean kapsula bat sartzea emaitza paregabea lortzeko. Arropa oso zikin baldin badago, bi kapsula erabil daitezke. Horretarako, gomendagarria da produktuaren atzeko aldean ageri den dosifikazio-taulari erreparatzea.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Makinaz garbitzeko gure garbigarri-sorta? Xehetasun guztiak zaintzen ditugu: orban zailenak garbitzetik hasi eta azal sentikorrenak zaintzeraino.

Zure arropa leun-leun gelditzea eta denbora luzez lurrin goxoa izatea nahi baduzu, erabili ezazu gure Arropa-leungarrien sorta.

Desagerrarazi zikinkeriarik menderakaitzena zure arropetatik, eta erabili Orban-kentzekoen sorta hau.