Garbigailua garbitzen ikastea beharrezkoa da, etxetresna elektriko garrantzitsuenetako bat baita edozein etxetan, eta egoera onean egon behar baitu beti.
Garbigailua barrutik ondo eta maiz garbitzea funtsezkoa da, eta garrantzitsua da produktu espezifikoak erabiltzea beti ondo funtziona dezan eta zure arropa primeran atera dadin.
Garbigailua urratsez urrats garbitzeko gida
Jarraian, garbigailua urratsez urrats nola garbitu azalduko dizugu:
- Bota produktu pixka bat zapi heze batean.
- Garbitu danborraren goman geratzen diren detergente-hondarrak.
- Atera detergentearentzako konpartimentua.
- Garbitu iturripean produktu pixka batekin.
- Jarri baieta xurgatzaile bat iragazkiaren azpian, eta atera ezazu.
- Kendu konpartimentuko zikinkeria-hondarrak, eta garbitu iragazkia txorrota azpian ur beroz.
- Sartu berriro.
- Jarri karearen kontrako hiru pastilla danborraren barruan.
- Bota produktuaren gainerakoa detergentearentzako konpartimentuan.
- Garbigailua hutsik dagoela, jarri martxan 60 ºC-an.
Aholkua: garbitu ondoren usain txarrak jarraitzen badu, jarri martxan berriro.
- Programa amaitutakoan, garbitu zapi heze batez goma eta atea.
- Programa amaitutakoan, garbitu zapi heze batez goma eta atea.
Beste gomendio batzuk
Badakizu nola garbitu ontzi-garbigailua?
Ba dakizu karearen kontrako Bosque Verde garbigarriak nola erabili kare-hondarrak kentzeko?