Labe barrua garbi edukitzeko eta koiperik ez pilatzeko, segi gure gidari.

Labe barrua garbi edukitzeko aholkuak

2019ko irailaren 30a

Labea garbitzea sukaldean egin beharreko lan guztietatik deseroso eta gogaikarrienetako bat da.

Guztioi gustatzen zaigu labe barrua garbi edukitzea, koipea metatu ez dadin; bestela, itsatsita geratzen baita eta askoz zailagoa baita kentzea. Baina askotan ez ditugu material egokiak horretarako, eta ez dakigu zein pauso eman behar ditugun.

Labe barrua ondo garbitzeko eta beti txukun edukitzeko, aholku batzuk emango dizkizugu, hemendik aurrera askoz errazagoa izan dadin zuretzat lan hori. Baieta bat eta gure Bosque Verde labeak garbitzekoa, besterik ez duzu behar.

Labe barrua garbi edukitzeko gida

Jarraian, labe barrua urratsez urrats nola garbitu azalduko dizugu:

  • Lehenengo, labea itzalita eta hotz dagoela, kendu erretiluak eta saretak.

Limpieza Horno Imagen 1

Limpieza Horno Imagen 2

  • Kendu labeak garbitzekoaren segurtasun-tapaalboetako irtenguneak indarrez sakatuta, eta astindu ontzia.

Limpieza Horno Imagen 3

Limpieza Horno Imagen 4

  • Lainoztatu bertikalean garbitu beharreko gainazala; saihestu haizagailuak.

Limpieza Horno Imagen 5

Limpieza Horno Imagen 6

Limpieza Horno Imagen 7

  • Sartu berriro erretiluak eta saretak, eta lainoztatu itzazu.

Limpieza Horno Imagen 8

  • Utzi eragiten zikintasun-mailaren arabera:
    • Koipe arrunta: gutxi gorabehera 15 minutu, labea hotz dagoela.
    • Koipea itsatsita: gutxi gorabehera 3 ordu, labea itzalita baina oraindik bero dagoela (50 ºC baino gehiago ez).
  • Aipatutako tartea igarota, kendu produktu guztia baieta heze batekin.

Limpieza Horno Imagen 9

Limpieza Horno Imagen 10

  • Komeni da ziurtatzea produktuaren aparraren arrastorik ez dela geratzen, aurrerago labea erabiltzen denean haren usainik ez egiteko.

Bosque Verde labea garbitzekoaren erabilera-gomendioak:

  • Labe pirolitikoetan erabil daiteke.
  • Ez erabili mikrouhin-labeetan, ez eta berez garbitzen diren labeetan ere.
  • Ez erabili labearen kanpoko aldean, elementu elektrikoetan, aluminiozko elementuetan, berogailuetan eta haizagailuetan, kea sor baitaiteke.

Beste gomendio batzuk

Badakizu nola garbitu garbigailua? Segi jarraibide hauei.

Ontzi-garbigailua nola garbitu azalduko dizugu.