Ezagutzen dituzu gure kandela perfumatuak, kristalezko edalontzian sartuak? Iraupen luzeko lurrin eder batekin girotzen dute zure etxea, azken uneraino.
Ezin egokiagoak dira gela batean giroa sortzeko eta etxe osoan usain goxoa zabaltzeko. Jar daitezke mahaiaren erdigunea apaintzeko, afari erromantiko bat girotzeko, apaingarri gisa eta abar.
Zer lurrinek osatzen dute kandela perfumatuen sorta hau?
Badituzu lau lurrinetako edalontzi-kandela perfumatuak, aukeratzeko eta txandakatzeko:
- Banilla
- Chai
- Basafruituak
- Talkoa
Kandela bakoitzak 30 ordu inguru irauten du.
Formatu berria, edalontzi handikoa, Chai eta Talko kandeletan
Produktuaren itxura hobetu dugu, eta formatu handian eskaintzen dizugu, orain, kandela perfumatuen kristalezko edalontzia.
Nola erabili
- Ireki estutxea.
- Atera kandela, eta jarri beroarekiko erresistentea den gainazal batean, edozein material erregaitatik eta aire-korronteetatik urrun. Beste kandela bat piztu behar baduzu hurbil, utzi gutxienez 20 cm tartean.
- Jarri metxa zut, eta irazeki pizgailu edo pospolo batekin.
- Ez utzi inoiz kandela piztuta inguruan inor izan gabe.
Edalontzia berrerabiltzeko ideia bat
Kandela erabat erretakoan geratzen diren hondakinak garbitzeko, bete ontzia ur beroz, xaboi likido pixka batekin. Minutu batzuen buruan, kendu argizari-hondarrak belaki batekin.
Beste gomendio batzuk
Eta etxea girotzeko beste modu bat nahiago baduzu, probatu gure makilatxo hedatzaileak, lurrin bizikoak, apaingarritako balio dutenak.