Bosque Verderen erabilera anitzeko pistola lixibaduna eta etxea garbitzeko gel lixibaduna, garbiketa eta desinfekzio praktikoa eta eraginkorra.

Erabilera anitzeko pistola lixibaduna eta etxea garbitzeko gel lixibaduna

2018ko abuztuaren 30a

Mercadonan dituzu jada Bosque Verderen erabilera anitzeko pistola lixibaduna eta etxea garbitzeko gel lixibaduna.

Etxearen garbitasuna eta desinfekzioa bermatzen dute bi produktu horiek, eta egoera berezi batzuetarako ere balio dute; adibidez, arropa zuria garbitzeko edo hezetasun-orbanak kentzeko.

Bosque Verderen erabilera anitzeko pistola lixibadunaren ezaugarriak

Garbiketa-produktu erosoa da Bosque Verderen erabilera anitzeko pistola lixibaduna, eta etxea garbi-garbi edukitzen lagunduko dizu.

Hauek dira erabilera anitzeko pistola horren ezaugarri nagusiak:

  • Pistolaren langargailuari esker, errazago aplikatzen da produktua.
  • Formula berezia du (apar aktiboa).
  • Ez du ez zipriztinik ez tantarik jariatzen.
  • Erabateko desinfekzioa bermatzen du, lixiba dauka eta.
  • Garbitasun-lorratz atsegin bat uzten du etxe osoan.
  • Sukaldeko eta komuneko gainazal askotan erabil daiteke.
  • Arropa zuriaren orbanak kentzeko erabil daiteke.
  • Junturetako hezetasun-orbanak ere kentzen ditu.

Bosque Verderen etxea garbitzeko gel lixibadunaren ezaugarriak

Bosque Verde etxea garbitzeko gel lixibaduna duzu zure lankiderik onena etxea behar bezala garbitzeko eta desinfektatzeko.

Hauek ditu ezaugarri aipagarrienak:

  • Gela izaki,gehiago irauten du, eta hobeto garbitzen du.
  • Bi aplikazio-aukera ditu: diluitua eta kontzentratua.
  • Garbitasun eta higiene erabatekoak, lixibari esker.
  • Sukaldeko eta komuneko gainazal askotan erabil daiteke.

Nola erabili Bosque Verderen erabilera anitzeko pistola lixibaduna?

Hona Bosque Verderen erabilera anitzeko pistola lixibadunaren abantailetako bat: oso erabilerraza da.

Lehenbizikoz erabiltzean, behin baino gehiagotan langartu behar da garbitu beharreko gainazalean. Erabili ondoren, ipini difusorea OFF posizioan.

Bi erabilera nagusi ditu:

  • Arropa zuria garbitzea: Zuzenean orbanaren gainean langartu produktua. Orban zailetan, utzi produktua "lanean" bi minutuz; ondoren, ohi bezala garbitu.
  • Etxea garbitzeko (sukaldea, komuna): Langartu garbitu beharreko gainazalean. Garbitu belaki batekin edo zapi busti batekin. Orban zailak kentzeko, utzi bi minutuz "lanean"; ondoren, urarekin pasatu.

Nola erabili Bosque Verderen etxea garbitzeko gel lixibaduna?

Bosque Verderen etxea garbitzeko produktu horren gel-formatua dela-eta, eroso eta bikain garbituko duzu etxea. Bi erabilera-aukera ditu produktuak:

  • Zuzenean: Jarri produktua zapi batean eta zabaldu garbitu nahi den gainazalean. Utzi minutu batez "lanean", eta urarekin pasatu.
  • Uretan diluituta: Bota bi tapoikada urez erdiraino betetako pertz batean (5 litrokoa). Ez dago urarekin pasatu beharrik.

Gainera, lixiba daukanez, sukaldeko eta komuneko gainazal ugari garbitzeko eta desinfektatzeko balio du.

Beste gomendio batzuk

Etxea goitik behera garbitzeko eta desinfektatzeko, Bosque Verderen bakterioen kontrako etxe-garbitzeko desinfektatzailea, lixibarik gabea, daukazu Mercadonan, botilan eta espraian.

Eta nahiago baldin baduzu garbiketa sakonarekin batera lurrin sarkorra sentitu, proba ezazu Bosque Verderen Mediterráneo zoru-garbitzeko aromatiko berria.