COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Bosque Verde Ehun Freskagarriaz mima itzazu zure ehun estimatuenak. Lurrin leun, atsegin eta iraunkorra emango diezu zure sofa, izara, edredoi, errezel, eta etxeko gainerako elementuei.

Bosque Verde Ehun Freskagarria

2018ko martxoaren 06a

Lurrin atsegina eta freskoa izango dute zure ehun guztiek Bosque Verde Ehun Freskagarria aldizka aplikatzen badiezu. Etxearentzat egoki-egokia da: sofak, errezelak, tapizeriak, arropa mota guztiak, izarak eta xukaderak zaintzeko, besteak beste.

Lore ukitu bat zure etxean

Zure etxea eta ehun gogokoenak egoera hoberenean manten daitezen, aldian-aldian Bosque Verde Ehun Freskagarria erabil ezazu. Zure aliaturik handiena izango da mota guztietako oihalek, xukaderek, izarek eta burusiek arrosa-lurrin fresko atsegin-atsegina izan dezaten lortzeko.

Zure jaka eta berokientzako freskagarria

Eguneroko jantzietan ere eman dezakezu Bosque Verde Ehun Freskagarria, hala nola jaka eta berokietan, horiei ukitu berezi bat emate aldera. Bere lurrinak arrosa-bouquet dotorea ekartzen du gogora, eta egun normal batean jantzietan itsatsirik gera daitezkeen usain txarrak ezabatzea lortzen du.

Bosque Verde Ehun Freskagarriaren ezaugarriak

400 ml-ko botilan aurki dezakezu Bosque Verde Ehun Freskagarria. Pistola eroso bat ere badakar, lainoztatze ergonomiko eta erosoa lor dezazun. Ez du gas propulsatzailerik erabiltzen barreiatzeko; ingurumenarekin arretatsua da, beraz. Botila, halaber, guztiz birziklagarria da. Eta iraupen luzeko perfumea duenez, ezin hobea da bai mota guztietako ehunetan bai eguneroko jantzietan emateko.

Nola eman

Freskagarria aplikatzeko erarik egokiena, lurrineztatu behar den gainazalarekiko 30 cm inguruko distantzia gordetzea da. Behar bezain beste lurrin kantitate askatzeko, hiru bat aldiz sakatu behar duzu kolpekaria. Tratatu beharreko gainazala delikatua baldin bada, antea, larrua, biniloa, edo zeta, esate baterako, ikusten ez den leku batean lurrineztatzea komeni da aldez aurretik, froga gisa.

Beste Zenbait Iradokizun

Zure garbigailua ere zain ezazu, eta horrekin batera, zure jantziak eta ehunak, Bosque Verde garbigailu ikuzgarriarekin. Erabilera anitzeko Bosque Verde erratza, azkenik, zure zoruak egoera egin hobean manten daitezen lortuko du.