Badakizu nola garbitu zure garbigailua? Gainditu gabeko ikasgaietako bat da etxe askotan. Etxetresna elektriko hori zaintzea eta egoera ezin hobean mantentzea funtsezkoa da haren funtzionamendu egokia ziurtatzeko eta haren bizitza baliagarria luzatzeko.
Garbigailua hondatzen den bakoitzean tragedia txiki bat da, ezta? Edozein etxetan etengabe erabiltzen den funtsezko tresna bat da, eta ondo eta behar bezainbeste erabiltzeko moduan egon behar du beti, zure arropa garbi-garbi uzteko.
Erregulartasunez garbitzeko produktu espezifikoak erabiltzea da aukerarik onena, hondakinak, zikinkeria, lizuna eta usain txarrak metatu ez daitezen. Horretarako, nahikoa da Bosque Verde Garbigailu-ikuzgarria, karearen kontrako pastilla eta mikrozuntzezko baieta txiki bat behar bezala erabiltzea. Nola erabili behar diren jakin nahi duzu? Jarraitu irakurtzen!
Bosque Verde produktuak, zure garbigailua behar bezala garbitzeko
Garbigailu-ikuzgarria
Mercadonako Bosque Verde Garbigailu-ikuzgarria da irtenbide egokiena zure etxetresna elektrikoa garbitzeko. Haren formula indartsuak harrituko zaitu, onura hirukoitza eskaintzeko gai da eta:
- Zikinkeria kentzea.
- Usain txarra kentzea.
- Garbigailua garbitzea, babestea eta lurrin-usaina ematea.
Karearen kontrako garbigarria
Karea kentzeko produktu baten bila ari zara? Pastilla horiek zure garbigailuko hodi eta iragazkietan metatutako karea kentzeko diseinatuta daude; hala, funtsezkoak dira buxadurak modu eraginkorrean prebenitzeko. Erraz disolbatzen dira uretan, eta zure etxetresna elektrikoari errendimendu ona izaten laguntzen diote.
Mikrozuntzezko baieta
Mikrozuntzezkoa, superxurgatzailea, oso maneiagarria eta xukatzeko erraza; baieta tradizional bat baino 5 aldiz erresistenteagoa da.
Ikus ezazu nola erabili 3 produktu horiek guztiak, zure garbigailua behar bezala garbitzeko.
Garbigailua urratsez urrats garbitzeko gida
Jarraian, garbigailua urratsez urrats nola garbitu azalduko dizugu:
- Bota produktu pixka bat baieta heze batean, eta garbitu danborraren goman geratzen diren detergente-hondarrak.
- Atera detergentearentzako konpartimentua eta garbitu iturripean produktu pixka batekin.
- Jarri baieta xurgatzaile bat iragazkiaren azpian, eta atera ezazu. Kendu konpartimentuko zikinkeria-hondarrak, eta garbitu iragazkia txorrota azpian ur beroz. Sartu berriro.
- Jarri karearen kontrako hiru pastilla danborraren barruan.
- Bota produktuaren gainerakoa detergentearentzako konpartimentuan, eta, garbigailua hutsik dagoela, jarri martxan.
Aholkua: garbitu ondoren usain txarrak jarraitzen badu, jarri martxan berriro.
Programa amaitutakoan, garbitu zapi heze batez goma eta atea.
Garbiketa hori hilean behin egitea gomendatzen dugu, garbigailua egunero erabiltzen bada.
Beste gomendio batzuk
Badakizu nola garbitu zure air fryera zure plater gustukoenak gozatzeko?
Zikinkeria kendu, desinfektatu eta usain freskoa uzten duten produktu onenak gomendatzen dizkizugu, zure bainugela garbitzeko.
Ezagutu ezazu Bosque Verde Gel Libratzaile Turboaren formula kontzentratua. Trabarik gabeko hodiak 5 minutuan!