Fórmula muy concentrada del Gel desatascador Turbo Bosque Verde.

Bosque Verde Gel Libratzaile Turboa

2024ko martxoaren 05a

Arazoak dituzu hodi buxatuekin? Gure Bosque Verde Gel Libratzaile Turboarekin, bizkor konponduko dituzu. Etxe askok izaten dute hodi buxatuen arazoa, baina, Mercadonaren produktu honekin, berehala konpon dezakezu. Jakin nahi duzu nola?

Bosque Verde Gel Libratzaile Turboaren formula oso kontzentratua

Kontzentrazio handiko gel-formulari esker, berehala libratuko dituzu hodietako buxadurak.

Izenak berak adierazten duenez, gel libratzaile honek kontzentrazio txikiagoko beste edozeinek baino bizkorrago eragiten du. 5 minutu baino ez dituzu beharko zure etxeko hodiak egoera onean uzteko, eta zeuk ere nahikoa izango duzu denbora hori arazoa burutik kentzeko. Eta, gainera, ez duzu zure hodiez kezkatu beharrik izango, gel libratzaile honen formulak antikorrosibo bat baitu, edozein kalte saihesteko.

Bestalde, Bosque Verde Gel Libratzaile Turboa eraginkorragoa da ura iragatea moteltzen duten buxadura sendoagoetan; adibidez, sukaldean izan daitezkeenetan.

Desatascador Turbo Bosque Verde.

Bosque Verde Gel Libratzaile Turboa erabiltzeko modua

Hiru pauso erraz hauei jarraituz, produktu honek bete-betean funtzionatuko du:

  • Bota botilaren eduki guztia hodian.
  • Utzi eragiten gutxienez 5 minutuz.
  • Ireki iturria ur beroarekin.

Desatascador Turbo Bosque Verde.

Adierazitako urratsei jarraituz, zure sukaldeko edo komuneko hodiak erabat libre geratuko dira.

Beharrezkoa izanez gero, produktua denbora gehiagoan utz dezakegu eragiten, baita zenbait orduz ere. Prozesua beste botila batekin ere errepika dezakegu.

Oharrak:

  • Arretaz irakurri bilgarrian adierazten diren jarraibide eta oharrak.
  • Erabili eskularruak eta ez gerturatu aurpegira.
  • Ez utzi haurren eskueran.

Beste gomendio batzuk

Zure etxearen garbiketa orokorrerako, Erabilera anitzeko lixibadun desinfektatzailea duzu, ezin hobea etxeko zikinkeria guztiak eta arropa zuriko orbanak ezabatzeko.

Nahiago baduzu lixibarik gabeko aukera bat, hemen duzu Etxea garbitzeko desinfektatzaile bakterioen kontrakoa.

Eta gainazal desberdinetan eraginkortasun profesionala duen koipe-kentzeko espezifiko bat behar baduzu, aukeratu gure Aparrik gabeko Koipe-kentzekoa.