Probatu dituzu autoko gure aire-gozagarriak? Benetan dira erabilgarriak. Denboraren poderioz, ibilgailuen barruko usaina txartu egiten da eta gogaikarri bihurtzen da.
Mercadonan ditugun autoko aire-gozagarriekin, lurrin atsegina edukiko duzu zure ibilgailuan.
Mercadonaren aire-gozagarriak autorako
Autoko aire-gozagarriek hainbat lurrin-usain dituzte, gustukoen duzuna hauta dezazun. Aroma desberdineko bi formatu ditugu, ondoen egokitzen zaizuna aukeratu dezazun. Ezagut itzazu!
Aire-gozagarri esekitzekoak
Esekitzekoak diren autoko aire-gozagarrien lurrin-usaina egurrezko tapoian zehar barreiatzen da. Horrela, zure autoaren barruan giro perfumatu atsegina edukiko duzu. Bi lurrin-usain ditugu:
- Basafruituak: basoko fruituen aroma gozoa du. Saski bat fruitu bildu berrien aroma gozo eta zukutsua du.
- Bali: lore-usaineko aroma zukutsua du, arrosa-, mugeta- eta zur-ukitukoa. Lurrin-usain honek arrosa- eta mugeta-ukituko usain fina du, eta musketa-usainez inguratutako zur-ukitu aberatsa.
Nola erabili
1. Askatu zura beiratik eta kendu beirazko botilatxoaren plastikozko tapoia.
2. Ondo lotu berriro zurezko partea beirazko botilatxoan.
3. Lotu botila atzerako ispiluan, eta ez eseki beste objekturik. Doitu sokaren luzera, aire-gozagarriak autoaren kristala jo ez dezan. Atzerako ispiluan bakarrik erabili.
4. Jarri botila buruz behera 3 segundoz 4 egunean behin (3 segundoz, ez gehiago). Egin gauza bera usaina biziagotu nahi duzun guztietan. Produktua agortutakoan, jarri berri bat. Ez berrerabili tapoia.
Usain-gozagarri difusoredunak
Gailu hauek prestatuta daude lurrin-usaina ondo zabaldu dadin autoaren barnean kantitatea eta intentsitatea erabat kontrolatuz. Iraupen luzeagoa dute horrela. Difusorea eta bi ordezko dauzkate. Bi motatakoak daude:
- Exotikoa: anana, meloi eta abrikotaren fruitu-ukituko aroma eta lore-usaina.
- Marine: itsasoko perfume fina, fruitu-ukitukoa. Mendafin, meloi eta lore zurien zantzu freskoak ere baditu.
Nola erabili
1. Kendu aluminiozko film babeslea.
2. Sartu karga difusorean klik egin arte, eta itxi tapa.
3. Sartu kakoa autoaren aireztapen zirrikituan (kakoak bi postura ditu zirrikituari egokitzeko).
Beste gomendio batzuk
Zure autoa ezin hobeto garbitzen irakatsiko dizugu.
Etxea modu naturalean girotu nahi baduzu, probatu gure Makilatxo hedatzaileak. Aroma fresko eta atsegina uzten duten bost lurrin-usain.
Lau aroma desberdineko Kandela perfumatuak ditugu kristalezko ontzian.