Uda garai ezin hobea da familiarekin edo lagunekin kanpoan bazkari bat antolatzeko. Uda honetan barbakoaren bat egiteko asmoa baduzu, saltsa bikainak prestatzen erakutsiko dizugu, mahaikide guztien gozagarri.
Hona hemen gure proposamenak: barazkiak hur-kurruskariarekin, platano- eta curry-saltsarekin, jogurt-saltsarekin edo limaz, ezkaiz eta pinaziz egindako ozpin-olioarekin. Lau saltsak ezin gozoagoak dira, eta ukitu originala emango diote zure barbakoari.
Ikusi barbakoarako lau saltsen errezetaren bideoa
4/8 lagunentzako osagaiak:
Hur-kurruskaria
- 50 g ogi integral
- 50 g hur txigortu
- Baratxuri-atal erdi bat
Platano- eta curry-saltsa
- Light gazta, 150 g
- 15 g perrexil fresko
- Bi banana
- Currya, nahi adina
- Lima-tanta batzuk
- Gatza
Jogurt-saltsa
- 2 jogurt greko
- 1 pepino
- Piperbeltz-mixa
- Olioa
- Gatza
Lima, ezkai eta pinazidun ozpin-olioa
- 2 lima
- 15 g ezkai lehor
- 50 g pinazi iberiko
- Olioa
Barbakoa
- Izterrondo hezurgabeak
- Txerri-azpizun medailoi marinatuak
- Baserriko oilaskoaren hanburgesak
- Oilasko-lukainkak
- Piper gorria
- Tomate udarekara
- Azenarioak
- Letxuga-kukuluak
- Berenjena
- Olioa
- Gatza
- Egur-ikatza
- Egurrezko brotxetak
- Sua pizteko pastillak
Pausoz pauso:
Ikusi errezeta gozo-gozo hau nola prestatu behar duzun, pausoz pauso
Hur-kurruskariaren saltsa
1. Irabiagailu batean, nahasi ogia, baratxuria eta hurrak
2. Birrindu.
Platano- eta curry-saltsa
1. Irabiagailu batean, nahasi gazta, bananak, lima, perrexila, currya eta gatza.
2. Irabiatu, saltsa homogeneo bat egin arte.
Jogurt-saltsa
1. Moztu luzokerra kubotan.
2. Jarri bol batean jogurtarekin.
3. Gehitu piperbeltza, gatza eta olioa..
4. Nahastu
Lima, ezkai eta pinazidun ozpin-oliorako
1. Gorritu pinaziak.
2. Jarri bol batean olioarekin.
3. Gehitu ezkaia eta lima, eta nahastu dena.
Barbakoa
1. Piztu barbakoa eta erre barazkiak.
2. Gehitu hur-kurruskaria tomateei.
3. Gehitu platano- eta curry-saltsa kukuluei.
4. Kendu azala berenjenari eta gehitu jogurt-saltsa.
5. Ondu azenarioak eta piperrak pinazidun ozpin-olioarekin.
6. Bota gatza azpizunari eta oilaskoari
7. Egin brotxetak lukainkekin
8. Erre haragia, behar den neurrian
9. Barazkiekin eta saltsekin zerbitzatu
Beste gomendio batzuk
Eta barbakoaren ondoren, zer iruditzen izozki batzuk? Gure gaileta eta kakaozko bonboi-izozki miniak benetako gutizia dira.