Hainbat edari ditugu uda honetan zure hidratazioa zaintzeko. Mantendu hidratatuta 24 h!

Uda honetan, mantendu gorputza hidratatuta eguneko 24 orduetan

2023ko abuztuaren 01a

Badakizu nola mantendu hidratazioa udan? Gure gorputzak ur gehien galtzen duen urte-sasoia da, eta ur hori berreskuratu egin behar dugu osasun-arazorik ez izateko. Beraz, garrantzitsua da hilabete beroenak iristen direnerako prestatzea.

Badakigu ura ezinbestekoa dela, baina batzuetan zaila egiten zaigu ura edatea, eta beste mota batzuetako edariak behar ditugu, beste zapore batzuetakoak, tenperatura altuei aurre egiteko. Esate baterako, teak, infusioak, koko-ura...

Presta itzazu etxean edo etxetik kanpo, eta eraman itzazu nahi duzun tokira. Edari horiek hidratazio ezin hobea emango dizute eguneko 24 orduetan, eta hidratazioa beharrezkoa da bero handia dagoenean. Zaindu zure burua!

Zer edari freskagarri har ditzakezu udan hidratatzeko?

Te disolbagarriak

Imagen Texto 1 Hidratarse verano

Disolbatzeko te-freskagarriak: Ontzi bakoitzak 3 g-ko12 zorro ditu, limoi-zaporekoak edo mertxika-zaporekoak, eta ez du azukrerik. Oso freskagarriak eta erosoak.

Ezin hobeak hotzak edateko eguneko edozein unetan eta edozein tokitan: etxean, metroan, lanean, nahi duzun tokian... Haien zapore atsegina izanda, aukera bikaina dira ur gehiago kontsumitzeko.

Prestatzeko modua: Gure te disolbagarri gogokoena prestatzeko, ontziko jarraibideei jarraitu diezaiekegu, hau da, zorro bat 0,5 litro uretan disolbatu. Hala ere, askok nahiago dute zorro 1 edo 2 disolbatu 1,5 litro uretan, freskagarri diluituago bat lortzeko. Hori bai, modu batera edo bestera prestatzen duzula ere, ongi eragin behar diozu erabat disolbatu arte.

Imagen Texto 2 Hidratarse verano

Imagen Texto 3 Hidratarse verano

Kontserbatzeko modua: zorroak toki fresko eta lehorrean mantendu behar dira, giro-tenperaturan. Zorroaren edukia 500 ml uretan disolbatu ostean hozkailuan gorde behar da, eta 24 ordu igaro aurretik kontsumitu.

Ice Te Melokotoiduna, Zero

Bebidas refrescantes para hidratarte en verano.

Freskagarri tradizionalen ordezko ezin hobea da kaloria gutxiko dieta egiten dutenentzat eta azukre gutxiago hartu nahi edo behar dutenentzat. Oso arina da, melokotoi-zapore leun eta naturalekoa. Eguneko edozein unetan har daiteke. Eramateko ere oso erosoa da.

Ice Te Limoiduna

Bebidas refrescantes para hidratarse en verano.

Limoi-zaporeko te hotz goxoa. Egarria asetzeko, indarberritzeko eta gehien behar duzunean beroa jasateko lagun perfektua. Gozatu haren zapore bizigarriaz eta limoiaren garraztasun freskagarriaz. Ondo etortzen da bero-garaietan.

Infusio hotzak

Bebidas refrescantes para hidratarse en verano.

Infusio hotzak bereziki erakargarriak dira udako hilabeteetan. Hidratazio-maila egokia edukitzen laguntzen dute, eta, beraz, oso aukera osasungarriak dira. Aukeratu zure infusio hotz gogokoena; hiru aukera dituzu: marrubia eta mendafina, anana eta kokoa, eta fruitu gorriak. Esperientzia are freskagarriago bat bilatzen ari bazara, izotz-koskorrak gehitu ditzakezu.

Koko-ura

Imagen Texto 6 Hidratarse verano

Aurtengo udan, zaindu zure hidratazioa eta freskatu zaitez gure Koko-ur % 100 naturalarekin. Gainera, ez du azukre erantsirik eta kontserbagarririk eta potasio-iturri naturala da, beste propietate onuragarri batzuen artean.

Beste gomendio batzuk

Beste edari freskagarri bat nahi baduzu, probatu gure Txufa-hortxata eta azukre gehigarririk gabeko gure txufa-edaria.