Badakizu nola mantendu hidratazioa udan? Gure gorputzak ur gehien galtzen duen urte-sasoia da, eta ur hori berreskuratu egin behar dugu osasun-arazorik ez izateko. Beraz, garrantzitsua da hilabete beroenak iristen direnerako prestatzea.
Badakigu ura ezinbestekoa dela, baina batzuetan zaila egiten zaigu ura edatea, eta beste mota batzuetako edariak behar ditugu, beste zapore batzuetakoak, tenperatura altuei aurre egiteko. Esate baterako, teak, infusioak, koko-ura...
Presta itzazu etxean edo etxetik kanpo, eta eraman itzazu nahi duzun tokira. Edari horiek hidratazio ezin hobea emango dizute eguneko 24 orduetan, eta hidratazioa beharrezkoa da bero handia dagoenean. Zaindu zure burua!
Zer edari freskagarri har ditzakezu udan hidratatzeko?
Te disolbagarriak
Disolbatzeko te-freskagarriak: Ontzi bakoitzak 3 g-ko12 zorro ditu, limoi-zaporekoak edo mertxika-zaporekoak, eta ez du azukrerik. Oso freskagarriak eta erosoak.
Ezin hobeak hotzak edateko eguneko edozein unetan eta edozein tokitan: etxean, metroan, lanean, nahi duzun tokian... Haien zapore atsegina izanda, aukera bikaina dira ur gehiago kontsumitzeko.
Prestatzeko modua: Gure te disolbagarri gogokoena prestatzeko, ontziko jarraibideei jarraitu diezaiekegu, hau da, zorro bat 0,5 litro uretan disolbatu. Hala ere, askok nahiago dute zorro 1 edo 2 disolbatu 1,5 litro uretan, freskagarri diluituago bat lortzeko. Hori bai, modu batera edo bestera prestatzen duzula ere, ongi eragin behar diozu erabat disolbatu arte.
Kontserbatzeko modua: zorroak toki fresko eta lehorrean mantendu behar dira, giro-tenperaturan. Zorroaren edukia 500 ml uretan disolbatu ostean hozkailuan gorde behar da, eta 24 ordu igaro aurretik kontsumitu.
Mango- eta anana-tea
Ezagutu mango eta -ananazko te freskagarri hau; ez du ez gasik, ez kontserbagarririk, eta frutaren zapore guztia du. Edan gehien gustatzen zaizun modura, hutsik edo izotzarekin, eta eraman nahi duzun tokira. Eguneko edozein unetan hartzeko aproposa da, beti hidratatuta egon zaitezen. Eta azukrerik gabe nahiago baduzu, probatu gure Zero Mango-tea. Frutaren zapore guztia du, eta 0 kaloria!
Infusio funtzionalak
Gure Infusio funtzionalak ere aukera ona dira behar duzun hidratazio-maila mantentzeko. Elikadura-osagarri horiek, hidratatzeaz gainera, zeure burua zaintzen eta sasoian egoten ere lagunduko dizue.
Infusio hotzak
Haien zapore bikainaz gozatzen duzun bitartean zure gorputza hidratatzeko eta zaintzeko infusio perfektuak; mango-zaporea, anana iragaziaren zaporea eta fruitu gorrien zaporea. Infusio hotzak osagai onenekin eginak dira. Jarri izotz-puskak are hotzagoak nahi badituzu. Nahiago baduzu bero ere har ditzakezu.
Koko-ura
Aurtengo udan, zaindu zure hidratazioa eta freskatu zaitez gure Koko-ur % 100 naturalarekin. Gainera, ez du azukre erantsirik eta kontserbagarririk eta potasio-iturri naturala da, beste propietate onuragarri batzuen artean.
Beste gomendio batzuk
Beste edari freskagarri bat nahi baduzu, probatu gure Txufa-hortxata eta azukre gehigarririk gabeko gure txufa-edaria.