Gustatzen zaizu Txerri gazi-gozoa? Txinako sukaldaritzako plater ezagunak zapore gozoak eta garratzak konbinatzen ditu maisu-nahasketa batean. Hain zuzen ere, zapore-elkartze zoragarriaren eta aurkezpen erakargarriaren ondorioz du arrakasta mundu osoko jatetxe txinatarretan.
Gaur egun, txerri gazi-gozoak mugak gainditu ditu, eta hainbat kultura eta gustutara egokitu da. Horregatik, errezetaren hainbat bertsio aurkitu daitezke mundu osoan. Benetako fusio gastronomikoa, nazioarteko sukaldaritzaren zaleen gogo-gogokoa.
Klasiko honen gure bertsio berezia aurkeztuko dizugu, etxean bertan presta dezazun. Ezagutu nahi?
Txerri gazi-gozoaren gure errezeta prestatzeko pausoz pausokoa
2 lagunentzako osagaiak
- 200 g txerri-azpizun.
- Gatza.
- 1 koilaratxokada piperbeltz zuri.
- 3 koilaratxokada soja-saltsa.
- 1 edalontzi ardo zuri.
- 1 arrautza.
- 50 g gari-irin.
- 50 g arto-irin fin.
- Ekilore-olioa
- 120 ml saltsa gazi-gozo.
- Sesamo-haziak.
- Basmati arroza.
Pausoz pauso
1. Moztu azpizuna lodiera bereko zerrendatan, 5 edo 6 zentimetro luze.
2. Marinatu haragia hozkailuan 30 minutuz, gatz pixka batekin, piperbeltz zuriarekin, koilarakada bat soja-saltsarekin, ardo zuriarekin eta arrautzarekin. Nahasi.
3. Nahasi gari-irina eta arto-irina, eta ondo irineztatu azpizun-zerrendak.
4. Frijitu azpizun-zerrendak ekilore-oliotan 5 edo 6 minutuz, eta paper xurgatzailearen gainean gorde, gorrituta daudenean.
5. Beste zartagin batean, gehitu koilarakada bat soja-saltsa eta saltsa gazi-gozoa.
6. Gehitu haragi irineztatua, eta nahasi dena, irauliz eta salteatuz, saltsatan ondo blaitu arte.
7. Platereratu arroz zuriarekin, eta bota sesamo txigortua gainean.
Beste gomendio batzuk
Ekialdeko inspirazioko errezetak gustatzen bazaizkizu, irakatsiko dizugu tofu Sataya barazkiekin eta Izokin Tatakia prestatzen.