Txerri gazi-gozoa prestatzen irakatsiko dizugu, mundu osoan ospetsua den Txinako errezeta tradizionala.

Txerri gazi-gozoaren errezeta, plater txinatar entzutetsua

2024ko urtarrilaren 22a

Gustatzen zaizu Txerri gazi-gozoa? Txinako sukaldaritzako plater ezagunak zapore gozoak eta garratzak konbinatzen ditu maisu-nahasketa batean. Hain zuzen ere, zapore-elkartze zoragarriaren eta aurkezpen erakargarriaren ondorioz du arrakasta mundu osoko jatetxe txinatarretan.

Gaur egun, txerri gazi-gozoak mugak gainditu ditu, eta hainbat kultura eta gustutara egokitu da. Horregatik, errezetaren hainbat bertsio aurkitu daitezke mundu osoan. Benetako fusio gastronomikoa, nazioarteko sukaldaritzaren zaleen gogo-gogokoa.

Klasiko honen gure bertsio berezia aurkeztuko dizugu, etxean bertan presta dezazun. Ezagutu nahi?

Txerri gazi-gozoaren gure errezeta prestatzeko pausoz pausokoa

2 lagunentzako osagaiak

  • 200 g txerri-azpizun.
  • Gatza.
  • 1 koilaratxokada piperbeltz zuri.
  • 2 koilaratxokada soja-saltsa.
  • 1 edalontzi ardo zuri.
  • 1 arrautza.
  • 50 g gari-irin.
  • 50 g arto-irin fin.
  • Ekilore-olioa
  • 120 ml saltsa gazi-gozo.
  • Sesamo-haziak.
  • Basmati arroza.

Pausoz pauso

1. Moztu azpizuna lodiera bereko zerrendatan, 5 edo 6 zentimetro luze.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

2. Marinatu haragia hozkailuan 30 minutuz, gatz pixka batekin, piperbeltz zuriarekin, koilarakada bat soja-saltsarekin, ardo zuriarekin eta arrautzarekin. Nahasi.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

3. Nahasi gari-irina eta arto-irina, eta ondo irineztatu azpizun-zerrendak.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

4. Frijitu azpizun-zerrendak ekilore-oliotan 5 edo 6 minutuz, eta paper xurgatzailearen gainean gorde, gorrituta daudenean.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

5. Beste zartagin batean, gehitu koilarakada bat soja-saltsa eta saltsa gazi-gozoa.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

6. Gehitu haragi irineztatua, eta nahasi dena, irauliz eta salteatuz, saltsatan ondo blaitu arte.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

7. Platereratu arroz zuriarekin, eta bota sesamo txigortua gainean.

El icónico plato chino cerdo agridulce.

Beste gomendio batzuk

Ekialdeko inspirazioko errezetak gustatzen bazaizkizu, irakatsiko dizugu tofu Sataya barazkiekin eta Izokin Tatakia prestatzen.