Probatu dituzu gure gari-tortilla txikiak? Erabilera ugariko produktua da, eta oso errezeta errazak, azkarrak eta arinak prestatzeko aukera ematen digu.
Gari-tortilla txikien ezaugarriak
- Hain txikiak izanda, ezin hobeak dira tako gisa kontsumitzeko. Aukerakoak dira familia edo lagunak elkartu, nahaste desberdinak prestatu eta bakoitzak bere gustura betetzeko bere takoa.
- Zapore neutroa dutenez, nahaste gaziekin nahiz gozoekin bete daitezke.
- Proba itzazu ogiaren ordez, zerbait arinagoa, finagoa eta txikiagoa nahi baduzu.
- Sei tortillako bi paketetan saltzen dira; 12 tortilla guztira.
Oso erraz prestatzen dira!
Oso erraza da gari-tortilla txiki hauek prestatzea. Mikrouhin-labea, zartagina edo labea erabil dezakezu:
- Mikrouhin-labea: berotu 10-15 segundoz mikrouhin-labean, potentzia ertainean.
- Zartagina: berotu zartaginean alde bakoitzetik minutu batez, su ertainean.
- Labea: aurretik berotu labea 180 °C-ra, eta eduki tortillak 2 minutuz.
Ondoren, bete tortilla zure nahaste gogokoenarekin, eta prest duzu!
Kontserbatzeko jarraibideak
Behin ontzia irekita, komeni da toki fresko eta lehorrean gordetzea eta gehienez 10 eguneko epean jatea.
Izoztu daitezke, baina kontuan hartu behar da izoztu eta hurrengo hiru hilabeteetan kontsumitu behar direla eta erabat desizoztu behar direla prestatu aurretik.
Takoetarako lau errezeta-gomendio
Modu ugari daude tortillak bete eta tako goxo batzuk prestatzeko. Erabili sormena! Hona hemen lau adibide, zein baino zein erakargarriagoak:
Takoa txerri-haragiarekin
- Salteatu txerrikia tipula gorriarekin batera.
- Bete takoa haragiarekin.
- Gehitu gazta-saltsa, errefautxo-xerrak, martorri pixka bat eta tabasko-ukitu bat.
Tako tropikala
- Salteatu otarrainxkak olioarekin eta baratxuri-xerrekin.
- Bete takoa otarrainxkekin, ahuakatearekin, letxugarekin, maionesarekin eta arto gozoarekin.
Oilasko-takoa
- Salteatu piperrak (gorria, berdea eta horia) eta tipula gorria zerrendatan.
- Gehitu oilaskoa, hau ere zerrendatan.
- Gozatu kanelarekin, piperrautsarekin eta kumino-haziekin.
- Osatu takoa osagai guztiekin.
Olagarro-takoa
- Xerratan ebakitako patata egosizko oinarri baten gainean, jarri olagarro egosia, tipula gorri gordina eta perrexila.
Beste gomendio batzuk
Probatu duzu piadina pizzarako oinarri gisa? Nola prestatu azalduko dizugu.