Hiru pizza berri, gaztaz betetako masa dutenak: Amerikarra, Cheddar gaztarekin; 4 gazta, gorgontzolarekin eta Estacione, gazta-kremarekin.

Pizza berriak, gaztaz betetako masa dutenak

2018ko urriaren 29a

Gustuko duzu pizza? Bada, oraindik ez dituzu probatu pizza berriak, gaztaz betetako masa dutenak. Beldurgarri onak dira!

Ezin egokiagoak Halloweeneko afarirako: samurrak eta dibertigarriak. Uste baduzu pizza guztiak berdinak direla, probatu gaztaz betetako masa duten pizza berri hauek, eta iritziz aldatuko duzu. Hiru pizza- mota daude, eta bakoitzak bere betegarria du: Cheddar, gazta-krema eta gorgontzola.

3 pizza berri, gaztaz betetako masa dutenak

Hautatu gustukoena duzuna, eta gozatu haren zapore harrigarriarekin!

  • Pizza amerikarra: Pulled Porkekin, gaztarekin, eta barbakoa-saltsarekin, eta cheddar gaztaz betetako masarekin.
  • Estacione pizza: Txanpiñoi salteatuekin, tipula gorriarekin, urdaiazpikoarekin eta mozzarella gaztarekin, eta gazta freskoaren kremaz betetako masarekin.
  • 4 gaztako pizza: Mozarella gaztarekin, Cheddar gaztarekin eta gazta onduarekin, eta gorgontzola gaztaz betetako masarekin.

Kontserbatzeko eta prestatzeko modua

Pizza hauek izozkailuan kontserbatu behar dira beti. Prestatutako janari bat da, eta 9 hilabeteren barruan kontsumitu behar da.

Prestatzeko, aski duzu labea 200 ºC-ra berotzea (beroa goitik eta behetik botatzen duela), plastiko bilgarria kentzea eta pizza izoztua labeko saretan jartzea, altuera ertainean. 20-25 minutuz eduki labean, atera eta moztu zatitan. Pizza bakoitzak 2-3 errazio ditu.

Hallowen gauean zure lagunak edo etxekoak harrituta utzi nahi badituzu, ez egin zalantzarik. Mercadonako pizza berriak, gaztaz betetako masa dutenak, dira aukera onena.

Beste gomendio batzuk

Eta Hallowen gaua amaitzeko, emaiozu ukitu gozo bat zure afariari. Probatu kuia-bizkotxoaren errezeta hau, eta ez ahaztu litxarreriarik beldurgarrienak, gau beldurgarria ospatzeko.