Ezagutu gaztaz betetako orea duten pizzak: Amerikarra eta BBQ Pepperoni.

Gaztaz betetako oreaz egindako pizzak. Samur-samurrak!

2024ko otsailaren 14a

Probatu ezazu Gaztaz betetako orez egindako pizzen zapore harrigarri eta berezia. Ukitu samurragoa eta dibertigarriagoa emango diezu zure afari eta bazkariei. Animatzen?

Uste baduzu pizza guztiak berdinak direla, berehala aldatuko duzu iritziz. Harrituko zara pizza horien ore mamitsua probatzean, kontu handiz bete baititugu gazta gozo-gozoez. Ezin hobeak dira izozkailu-hondoan beti eskura izateko eta haien zapore bikainaz gozatzeko. Etxeko afarietarako eta lagun eta senideen juntadizoetarako aproposak dira.

Bi pizza-mota ditugu, bakoitza gazta-mota batekin betea. Zein nahiago duzu?

Gaztaz betetako orea duten bi pizza-mota

Pizza amerikarra

Pizza Americana con masa rellena de Queso de Mercadona

  • Pulled pork, patatak, hirugiharra, tipula, BBQ saltsa ditu, eta cheddar gaztaz betetako orea. Amerikar zapore benetakoen maisulana. Gozo-gozoa!

BBQ Pepperoni pizza

Pizza Pepperoni BBQ con masa rellena de Queso de Mercadona

  • Hirugiharra, pepperoni eta BBQ saltsa ditu, eta gazta freskoz egindako saltsaz betetako orea. Zapore indartsuen nahasketa perfektua, ahosabairako gozagarri. Probatu ezazu!

Kontserbatzeko eta prestatzeko modua

Pizza hauek izozkailuan kontserbatu behar dira beti. Prestatutako janari bat da, eta 9 hilabeteren barruan kontsumitu behar da.

Prestatzeko, aski duzu labea 200 ºC-ra berotzea (beroa goitik eta behetik botatzen duela), plastiko bilgarria kentzea eta pizza izoztua labeko saretan jartzea, altuera ertainean. 20-25 minutuz eduki labean, atera eta moztu zatitan. Pizza bakoitzak 2-3 errazio ditu.

Zure lagunak edo senideak harrituta utzi nahi badituzu, ez egin zalantzarik: Mercadonako gaztaz betetako orea duten pizzak.

Beste gomendio batzuk

Beste aukerak ezagutu nahi badituzu, Pizza-aukera zabala dugu.

Zure pizzei laguntzeko edari freskagarri baten bila zabiltza? Hona hemen zenbait aukera: Cider Wild Panther, Udako Zero ardo beltza limoiarekin, Freskagarri gasdunak....