Piadina hainbat modutan presta daiteke. Ezagut itzazu!

Piadina goxoa. Ezin konta ahala aukera!

2022ko abuztuaren 23a

Badakizu zer den Piadina? Ohiko eran jango zenuen agian, hau da, tolestua, edo pizzarako oinarri gisa. Bi era horietara goxo-goxoa dago, baina beste hamaika modutan jan ere daiteke italiar estiloko ogi hau.

Piadinak aukera asko eskaintzen ditu afari bat inprobisatzeko, eta estuasunetik aterako zaitu edozein unetan. Ezagutu ahala, prestatzeko modu gehiago bururatuko zaizkizu.

Piadinak zernahitarako balio du, nahi dituzun osagaiekin bete dezakezu, nahi bezala konbina dezakezu, saltsetan bustita jateko erabil dezakezu, edozein janariri laguntzeko... Probatu ezazu!

Piadinaren ezaugarriak

  • Oso erraz prestatzen da.
  • Gari-irinez, oliba-olio birjina estraz eta oleiko ugariko ekilore-olioz egina dago.
  • Berotutakoan, testura fin eta kurruskaria hartzen du.
  • Gainera, erraz ireki eta ixteko sistema berri bat duenez, kontserbatzen errazagoa da orain.

Nola prestatu eta jan Piadina?

Triangelutan ebakia, bustitzeko

Piadinarekin, triangelu goxo-goxoak egin ditzakezu zure saltsa gogokoenean bustitzeko. Jarraitu urrats hauei:

  • Ebaki piadina triangelutan guraizeekin edo laban zorrotz batekin
  • Egin gatza, piperbeltza, piperrautsa (gozoa edo mina, nahieran) eta oliba-olioa.
  • Labekatu 7 minutuz 180 graduan.
  • Hummus, guakamole edo nahi duzun saltsarekin jan ditzakezu trianguluok.

Texto 2 Imagen Piadinas

Nola prestatu pizza gisa jateko

Piadina bat pizza-oinarri gisa erabiltzeko, labea behar da. Ikusiko duzu ze ondo aterako zaizun, eta ze goxo! Urratsak:

  • Berotu labea 240 ºC-an.
  • Ipini zure osagai gogokoenak orearen gainean.
  • Sartu labean 5-8 minutuz, eta kito!

Pizzak nahieran presta ditzakezu. Ideiarik behar baduzu, konbinazio hauek proposatzen dizkizugu. Ikusiko duzu nolako arrakasta!

Urdaiazpiko-pizza

  • Tomate frijituaren oinarria.
  • Mozzarella.
  • Urdaiazpiko serranoa.
  • Errukula freskoa.

Barazki-pizza

  • Mozzarella.
  • Kalabazina.
  • Txanpiñoiak.
  • Berenjena.
  • Piper gorria.

Pizza de jamón con Piadina de Mercadona

Nola prestatu piadina modu klasikoan jateko

Piadina prestatzeko askotariko modu gozoen artean, ohikoena da nahieran betea eta tolestua jatea. Urratsak:

  • Berotu zartaginean minutu batez alde bakoitzetik, su ertainean.
  • Ipini gogokoen dituzun osagaiak.
  • Tolestu erditik, eta kito!

Piadina tolestu gozo bat prestatzeko iradokizunak:

1. Brie gaztaz, oilasko-bularkiz eta tipula gorriz betea.

2. Feta gaztaz, oliba berde eta beltz xerratuz, tomate lehorrez eta kanonigoz betea.

Piadina doblada Mercadona

Kontserbatzeko aholkuak

  • Ireki gabe badago, ontziaren atzeko aldean adierazitako eguna baino lehen kontsumitu, ahal bada.
  • Behin irekita, toki fresko eta lehorrean gorde, eta 10 egun igaro aurretik jan.
  • Erraz irekitzeko eta ixteko sistema berria du, hobeto kontserbatzeko.
  • Izoztu daiteke. Izoztuz gero, hiru hilabete igaro baino lehen kontsumitu behar da.

Beste gomendio batzuk

Kebabaren zapore bizia etxean azkar eta erraz gozatu nahi baduzu, probatu gure Kebab-betegarria. Piadinarekin konbinatzeko beste aukera on bat.

Otordu erraz, azkar eta arinak nahi badituzu, gure gari-talotxoekin egindako takoen lau errezeta gozo-gozo proposatzen dizkizugu.