Udazkenean sartu ahala, gero eta gehiago gustatzen zaizkigu koilaraz jateko plater beroak, tenperatura-jaitsiera arindu eta negurako prestatzen baikaituzte.
Minestrone zoparen errezeta aparta aurkezten dizugu, nagusi barazkiekin egina. Zopa tradizionala da, zapore eta testura-konbinazio ugarikoa, etxean bertan presta daitekeena. Oso erraza da.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, minestrone zopa prestatzeko errezeta
Osagaiak:
- Sasoiko barazkiak:
- 2 apio-enbor
- Kalabazin-erdi bat
- 2 azenario
- 200 g aza
- 12 cherry tomate
- 1 porru
- 50 g leka
- 1 urdaiazpiko-hezur
- 4 arrautza
- 2 litro barazki-salda
- 3 koilarakada babarrun gorri
- Baso-erdi bat ardo zuri
- Albaka
- 200 g fideo lodi
- Grana Padano gazta
- 2 baratxuri-ale
Pausoz pauso:
1. Egosi arrautzak 4 minutuz, eta gorde ur hotzetan.
2. Berotu barazki-salda urdaiazpiko-hezurrarekin su ertainean, barazkiak prestatzen ditugun bitartean.
3. Ebaki laukitxotan apioa, azenarioak, lekak, aza, kalabazina, porrua eta tomateak.
4. Txikitu baratxuria.
5. Sueztitu zartagin batean, olioarekin, barazki guztiak, kalabazina eta tomateak izan ezik.
6. Bota gatza eta piperra.
7. Gehitu ardo zuria, eta lurrunarazi alkohol guztia.
8. Gehitu salda, eta egosi 5 minutuz su ertainean.
9. Añadir el calabacín.
10. Egosi fideoak 11-13 minutuz.
11. Itzali sua, eta gehitu cherryak eta babarrunak.
12. Zerbitzatu arrautza galdarraztatu baten gainean.
13. Hautseztatu gaztarekin, eta apaindu apio- eta albaka-hostoekin.
Beste gomendio batzuk
Bazkari eta afarietarako ideia gehiago nahi badituzu, sartu gure Errezetak atalera.