Cabecera Tarta celebraciones

Mercadonaren tartak, egun oso berezia ospatzeko

2023ko uztailaren 24a

Mercadonako tartak ezin hobeak dira egun berezietarako. Aukera zabala dugu, gustu guztietarako, askotariko zapore eta konbinazioekin.

Egutegian markatuta daukazun egun berezi hori handiki ospatzeko, aukeratu gure tartetako bat; berritzaileenak ditugu (esaterako, Ferrer edo hur-kremazkoa), baina baita tradizionalenak ere (adibidez, hiru txokolatekoa edo gazta-moussea).

Mercadonaren tartak, 6, 8, 9, 10 eta baita 20 erraziotan ere jateko pentsatuak. Aukera perfektuak dira txokolatezaleak, gozozaleak eta hur-kremazko tarta hobesten dutenak pozik uzteko. Zuk aukeratu!

Ospakizunetarako Mercadonako zein tarta aurkitu ditzakezu gure linealean?

  • Hur-krema zurizko tarta izoztua, Hacendado markakoa.
  • Hiru txokolateko tarta izoztua, glutenik gabea, Hacendado markakoa.
  • Ferrer tarta izoztua, hur kurruskariduna, trufaz betea, Hacendado markakoa.
  • Red Velvet tarta izoztua (gazta-kremaz betetako bizkotxoa), Hacendado markakoa.
  • Carrot cake tarta izoztua (gazta-kremaz betetako azenario-bizkotxoa), Hacendado markakoa.
  • Gazta-mousse izoztua ahabiekin, glutenik gabea, Hacendado markakoa.
  • Limoi-mousse izoztu glutenik gabea.
  • Txikienentzako tartak.

Hur-kremazko tarta gozozaleentzat

Tarta de Crema de avellana para los amantes del dulce

Urtebetetzeren bat edo bilera bereziren bat ospatzeko tarta bat da; erabat txundituta utziko zaitu, hurrez eta txokolate zuriz egindako bere krema leunarekin. Txokolate zuriz eta bolatxo kurruskariz apainduta dago. Zoragarria!

Mercadonako 2 tarta txokolatezaleentzat

2 Tartas de chocolate: Tarta Tres chocolates y Tarta Ferrer Hacendado

  • Hiru txokolateko tarta: zapore- eta kolore-kontraste liluragarria txokolatea era guztietara gustuko dutenentzat. Gainera, ez du glutenik.
  • Ferrer tarta: oso tarta dotorea, gure Delizze bonboietan inspiratua; oso betegarri berezia du bonboizaleentzat. Izugarri gustatuko zaizu!

2 aukera bizkotxoa nahiago dutenentzat

2 opciones de tartas con bizcocho: Tarta Red Velvet Hacendado y Tarta Carrot cake Hacendado

  • Hacendado markako Red Velvet tarta: Benetako cake amerikarra. Bizkotxo hezea, eta gazta-krema gozo-gozoa. Kolore gorri erakargarria du!
  • Hacendado markako Carrot cake tarta: Benetako cake amerikarra. Gazta-kremaz betetako azenario-, intxaur- eta kanela-bizkotxoa. Probatu ezazu!

Gazta- eta ahabia-moussea tradizionalenentzat

Tarta Mousse de queso y Arándanos para los más tradicionales

Klasikoenetako bat da, baina baita balio seguru bat ere. Gazta eta ahabiak gustuko badituzu, ziur zure gogokoen bihurtuko dela. Ez du glutenik.

Limoi-mousse glutenik gabea. Ez du inoiz huts egiten!

Tartas de Mercadona para celebrar un día muy especial.

Tarta arin eta freskagarria da, estetika delikatu eta dotorekoa, zeliakoentzat egokia. Limoi-mousse honek ospakizun-bazkari bateko postre gisa edo edozein unetan apeta bati erantzuteko balio dizu.

Haurrentzako tartak, txikienen urtebetetzeetarako

Tartas de Mercadona para celebrar un día muy especial.

Tarta hauekin, arrakasta ziurtatua duzu. Goxoak eta ezin dibertigarriagoak dira, haien pertsonaia gogokoenekin apainduak daude eta. Hiru marrazki-aukera eta bi tamaina aukeran.

Beste gomendio batzuk

Txokolatea gustuko baduzu baina oraindik ez badituzu ezagutzen Fussion tabletak, orain da unea.

Cocolizze bonboiak erabiliz tarta edo tiramisu bat prestatu nahi duzu? Uste baino errazagoa da. Ikusi errezeta, pausoz pauso.

Hona hemen gure izozki-aukera freskagarria.