Imagen Cabecera tortilla de patatas

Mercadonaren patata-tortillak

2020ko abuztuaren 27a

Beti izaten da patata-tortilla jateko gogoa, urteko edozein garaitan, eta, bereziki, aire librean eguraldi onaz gozatzeko txangoak eta planak egiten ditugunean. Oso janari ezaguna da, zaporetsua eta jateko erraza, txikiei zein nagusiei gustatzen zaiena.

Asko dira arrakasta horren arrazoiak. Izan ere, plater gozo hau aparta da edozein unetan, izan hamaiketako, bazkari zein afari. Pintxoan jan daiteke, edo ogitartekoan, edo platerean. Banatzeko ezin hobea da, gainera.

Patata-tortilla tipularekin edo gabe nahiago?

Hor egoten da koska batzuetan, baina bai tipularekin eta bai gabe, gozo-gozoa izaten da, eta aldaera batek zein besteak irrika sorrarazten du zaleengan. Horregatik, bezeroei utzi diegu aukera. Gustu-kontua besterik ez da bata edo bestea aukeratzea.

Zapore tradizionaleko tortilla hauek aurkitu ditzakezu Mercadonan:

Texto 1 Imagen Tortilla de Patatas

  • Patata-tortilla freskoa oliba-olioarekin: espainiar tortilla klasikoa, arrautza pasteurizatuarekin, patatekin eta oliba-olio birjinarekin egina. Zapore suabea eta aparta du.

Texto 2 Imagen Tortilla de Patatas

  • Patata- eta tipula-tortilla freskoa oliba-olioarekin: aukera honek tipula frijituaren zaporea gehitzen dio patata-tortilla klasikoaren zapore suabeari, eta ukitu berezi bat ematen dio.

Bi tortilla-motak 600 gramoko formatuan aurkitu daitezke. Zeliakoentzat egokiak dira, ez baitute glutenik.

Nola prestatu? Berotu eta zerbitzatu!

Prestaketari dagokionez, kontsumitzeko prest dago produktu hau; ontzia ireki, norberaren gustura berotu, eta banatu besterik ez da egin behar. Berotzeko aholku batzuk eman ditzakegu, hala ere:

  • Mikrouhin-labean: zulatu bilgarria eta berotu 800 W-eko potentzian 4 minutuz (urtsua gustatzen bazaizu) edo 7 minutuz (gatzatuagoa nahiago baduzu).
  • Zartaginean: jarri koilarakada bat oliba-olio birjina, eta berotu tortilla su ertainean 4 minutuz alde bakoitzetik.

Beste gomendio batzuk

Lagundu zure tortilla, tipuladuna edo gabea, Cider Wild Panther edari freskagarriarekin.