Kinoa oso hazi estimatua da bere ezaugarri nutrizionalengatik, proteina eta zuntz iturri da eta. Gainera, zure gosari, bazkari, askari zein afaritarako aukera azkar eta erraza duzu. Horrexegatik aurkezten dizugu Mercadonaren Kinoa Zuri eta Gorri ontzitxo. Aise prestatzen da, eta hamaika elikagairekin primeran elkartzen da, gozoekin nahiz geziekin. Aukera guztiz beganoa da, ez du glutenik, ez esnearen deribaturik, eta zernahi pertsona motarentzako egokia da. Askotariko dietatan sartzeko modukoa, hain zuzen.
Kinoa, milaka urteko elikagaia
Kinoa elikagai oso-osoa dela diote adituek, ugariak baitira haren ezaugarriak eta onurak. Orain dela 5.000 urte baino gehiago Andeetan kontsumitzen hasi zela uste da, eta bertako biztanleek patata bezain oinarrizko elikagaitzat omen zuten. Hazi hori, bada, gaurko egunera heldu da, berak dakarkigun nutriente sorta zabala gure elikaduran txerta dezagun.
Kinoa ahogozatzeko era ezberdinak
Kinoak oso aukera ugari ematen ditu sukaldaritzan, plater gozoak zein geziak prestatzeko ona baita, eta eguneko edozein momentuan jateko aproposa. Primerako osagarria izan daiteke bai zure entsaladetan bai okela zein arrain edo itsaskien garnizio gisa. Beste edozein zerealen ordezko modura erabil dezakezu, eta baita postreei laguntzeko ere. Agerikoa denez, askotarikoak dira hura kontsumitzeko moduak. Platano-xafla eta jogurtarekin zerbitza dezakezu, esaterako, eta platera marrubi edo mugurdi batekin koroatu; edo gazta freskoarekin, ahuakatearekin eta cherry tomateekin konbinatu.
125 gramoko bi ontzitxo kinoa
Mercadonaren Kinoa Zuri eta Gorri edukiontzi praktiko eta erosoak 125 gramoko bi ontzitxo barne hartzen ditu. Hala, astean zenbait aldiz presta dezakezu kinoa, era eroso, erraz eta azkarrean. Oso jaki elikagarria da, eta zure eguneroko dieta hobetzen lagunduko dizu.
Beste Zenbait Iradokizun
Zure kinoa errezetak osatzeko, erabil itzazu Mercadonaren glutenik gabeko pico zoragarriak; eta bestela, errezeta beganoak sor itzazu proteinatan aberatsa den gure Tofu arekin.