Nuevos aperitivos Snacks Combinado y Sticks Sabor Kétchup

Mercadonaren Gosegarri berriak, glutenik gabekoak

2017ko abuztuaren 09a

Uda honetan, Mercadonaren Gosegarri Zaporetsu eta Berriekin disfruta dezakezu zure aisialdia. Ezagut itzazu Snack Konbinatu Berriak eta Ketchup Zaporeko Stick harrigarriak. Zure eskura daude dagoeneko, gertuen duzun dendan!

Glutenik gabekoak dira, gainera: zeliakia duten pertsonek ere arazorik gabe hartzeko modukoak.

Snack Konbinatu Berriak: zapore indartsuagoa, eta glutenik ez

Aurtengo udan goza ditzakezun Snack Konbinatu Berriek zapore indartsuagoa dute, eta testura hobea.

Gainera, orain glutenik gabekoak direnez, zeliakia duten pertsonek ere har ditzakete Snack Konbinatuak.

5 aldaera zoragarrik osatzen dute gosegarri zaporetsu hau:

  • Gurin zaporeko arto labekatuzko izarrak
  • Gazta zaporeko garfitoak
  • Gazta zaporeko bolak
  • Hirugihar-azalak
  • Patata zaporeko saretxoa

Goza ezazu zapore indartsuagoa eta testura hobeak dituzten Snack Konbinatuez beren 200 gramoko tamaina bereizgarrian, uda honetako edozein egunetan lagunekin partekatzeko apropos-aproposa.

Ketchup Zaporeko Stick Berriak, zapore zoragarrikoak

Uda honetan, Mercadonaren Ketchup Zaporeko Stick Berriak ere ahogoza ditzakezu. Udako arratsaldetarako oso alternatiba atsegingarria dituzu. Ketchup zapore zoragarria eskaintzen dizute, jateko gogoari ezin eusteko modukoa.

Gainera, Hacendadoren Snack Konbinatuak bezala, Ketchup Zaporeko Stick hauek ere ez dute glutenik. Beren 75 gramoko tamaina erosoari esker, ezin hobeak dira lagunekin partekatu eta ketchuparen zapore paregabeaz elkarrekin gozatzeko.

Ibersnacks enpresak egiten ditu Snack Konbinatuak zein Ketchup Zaporeko Stickak, Medina del Campon (Valladolid) horrek duen fabrikan, hain zuzen. Honekin, beste behin ere erakusten da Mercadonak espainiar enpresen alde egiten duen apustua.

Egun hauetan, Snack Konbinatuez eta Ketchup Zaporeko Stickez goza ezazu, orain are zaporetsuagoak dira eta. Uda honetarako gosegarririk onenak!

Beste Zenbait Iradokizun

Bestetik, uda oso sasoi aproposa da Hacendado Pistatxo Txigortuen moduko fruitu lehorrak ahogozatzeko ere. Zuntz, burdin eta magnesioan aberatsak, ez dute gatzik, ezta glutenik ere.

Eta zer edo zer prestatuagoa hartzeko gogoz bazaude, proba itzazu Gajo Patatak: oso erraz egiten dira, eta sinesgaitza da zein zaporetsuak eta kurruskariak diren. Labean nahiz zartaginean presta daitezke, zuk nahi bezala.