Ikasi Limoi-tarta hau prestatzen, eta sar ezazu zure Gabonetako menuan.

Limoi-tartaren errezeta Gabon hauetarako

2023ko urriaren 26a

Limoi-tarta (edo lemon pie) inoiz modaz pasatzen ez den postrea da. Klasiko bat da, gozoa eta freskagarria. Aukera bikaina zure Gabonetako bazkari eta afariak amaitzeko.

Errezeta honetan, limoiaren azidotasunak eta freskotasunak kremaren leuntasunarekin kontrastatzen dute. Eta hori guztia ahoan desegiten den hostore hautsizko oinarri baten gainean. Aurkezteko unean, merengearen urre-ukituak jai- eta dotoretasun-kutsua areagotzen du. Txundituta utziko dituzu gonbidatuak!

Jarraitu pausoz pauso Limoi-tarta prestatzeko gure errezetari

4 lagunentzako osagaiak

  • 400 ml ur.
  • 60 g arto-irin fin.
  • 60 g gurin.
  • 3 limoi.
  • 4 arrautza.
  • 420 g azukre.
  • 1 hostore hautsi.

Pausoz pauso

1. Jarri hostore hautsia tartak egiteko molde batean, fabrikatzailearen jarraibideen arabera. Egin labean eta geroko gorde.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

2. Ontzi batean, nahasi 220 g azukre arto-irin finarekin. Bota ura eta ondo irabiatu, irina disolbatu arte. Berotu, irakin gabe. Gorde.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

3. Irabiatu gorringoak katilu batean, eta isuri haien gainera aurreko nahastea, emeki eta irabiatzeari utzi gabe.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

4. Pasatu berriro ontzira nahaste berria.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

5. Jarri ontzia sutan, eta eragiten jarraitu irakin arte eta kremaren sendotasuna lortu arte. Kendu sutatik.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

6. Gehitu limoien zukua eta, eragiteari utzi gabe, gehitu gurin-zatiak banan-banan; zati bat integratu ahala hurrengoa botatzen joan.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

7. Isuri limoi-krema dagoeneko labean egindako hostore hautsizko oinarriaren gainean. Estali film gardenarekin, ez dadin lehortu azala. Utzi hozten giro-tenperaturan.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

8. Jarri zuringoak katilu batean eta, haga batzuekin, hasi harrotzen. Gaineratu gutxika beste 200 g azukre, eta ondo integratu.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

9. Estali tarta merengearekin, eta gorritu gozogintzako soplete batekin edo labean.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

Receta de Tarta de limón para estas Navidades. Receta de Tarta de limón para estas Navidades.

Chefaren Sekretua: Tarta zerbitzatu aurreko unean harrotu eta gorritu denbora gutxian zuringoak, itxura tenteagoa izango baitu hala.

Beste gomendio batzuk

Jai hauetan, zure trebezia erakuts dezakezu beste postre gozo batzuekin ere. Besteak beste, errezeta hauek presta ditzakezu Cocolizze bonboiekin.

Zure Gabonetako menuetarako plater nagusi konpleto baten bila bazabiltza, probatu Masailak Porto erara prestatzeko errezeta hau.

Lortu aroma gozo eta atsegina etxerako gure Makilatxo difusoreekin.