Bebidas vegetales, puro bienestar con todo el sabor

Landare-edariak, zapore benetakoak zure ongizatearen mesedean

2017ko ekainaren 30a

Uda honetan erarik zaporetsuenean elikatu eta hidratatzeko modua ematen dizute Mercadonaren landare-edariak. Landare jatorriko proteinatan oinarritzen den edari mota hau esnearen alternatiba gisa sortu zen, laktosarekiko jasanezintasuna daukaten edo haren zaporea gustuko ez duten helduek har dezaten.

Zure gosarietarako aukera ona izan daiteke, beraz, landare-edariak hartzea, baina eguneko edozein ordutan kontsumitzeko modukoak dira, beren zapore natural eta benetakoaz gozatuz. Hotzak edo giro-tenperaturan har daitezke.

Mercadonaren landare-edariak, bestalde, gantz eta kolesterol gutxiko dietetarako aproposak dira; pertsona nagusiei gomendatzeko modukoak ditugu, beraz. Gainera, kaloriatan baxuak direnez, argaltzeko dietetan sartzeko egokiak dira, eta urteko sasoi honetan lirain mantentzen lagun diezazukete.

Mercadonaren landare-edariak

Olo, arroz eta hurrez egindako edariez osatutako landare-edari sorta interesgarria aurkituko duzu gure dendan, gustukoen duzuna aukera dezazun.

Alitey Olo eta Arrozeko edaria

  • %100ean landare jatorria duen edari hau orduko edozein ordutan kontsumi daiteke, eta ezin hobea da dieta orekatu bat lortzeko, bere jatorri begetaleko proteinei esker, hain zuzen.
  • Gantz ase eduki txikia duenez, kolesterol maila normalak mantentzen laguntzen du.
  • Azukre erantsirik gabea (era naturalean presente daudenak ditu soilik).
  • Kaloriatan baxua.

Soymilk Hurrezko edaria

  • Eguneko edozein ordutan har daiteke eta antioxidatzaile eta mineral esentzialetan aberatsa da, potasioan eta kaltzioan, besteak beste.
  • Hurrezko edaria erraz digeritzen da, eta laktosa jasan ezin duten guztiei gomenda dakieke. Digestioa era ahalik eta arinenean egiten laguntzen du.

Soymilk Azukrerik gabeko Hurrezko edaria

  • Hurrezko edariaren ezaugarri guztiak ditu, eta zapore bera ere mantentzen du, baina, kasu honetan, azukre erantsirik gabe.

Orain badakizu landare-edari aukera polita duzula Mercadonan. Zaporerik benetakoena dute, zure ongizatea bermatzeko. Aukeratu gehien gustatzen zaizun hori!

Beste Zenbait Iradokizun

Edari freskagarri eta nutritibo batez gozatu nahi baduzu, Hacendado Zuku Freskoak gomendatzen dizkizugu, ezaugarri anitzeko fruta, barazki eta landareez eginak.

Eta esnea edatea nahiago baduzu, uda honetan Mercadonaren Esnedun Edari Hotzak hartuz freska zaitez: Kakao, Matcha Latte eta Mango Lassi aldaerak dituzu aukeran.