Gustatzen zaizkizu krispeta gozoak? Gutxi dira hain plazer gozo eta dibertigarria ematen duten jakiak, arratsalde-pasa, film bat ikusten, okasio berezi bat dela-eta edo beste edozein jarduera aitzakia hartuta.
Beti lotu izan ditugu krispetak zinema-aretoekin, baina etxean ere egin ditzakezu, eta senideak edo lagunak gonbidatu haien zapore paregabea dastatzeko.
Prestatu nahi dituzu krispeta gozo bikain batzuk? Mikrouhin-laberako gure krispeta-poltsekin, oso erraza da. Minutu gutxi batzuk baino ez dituzu beharko.
Primerako krispeta gozoak prestatzeko aholkuak
Topera gozatu nahi baduzu krispeta gozo zaporetsuz betetako ontzi, batez, hasi lanean. Aholku hauei segitu, besterik ez duzu egin behar:
1. Atera krispetak poltsatik.
2. Zabaldu eta jarri zorroa poltsako jarraibideen arabera.
3. Programatu mikrouhin-labea potentzia maximoan, 2-3 minutuz.
4. Krispeten "jauzi" bakoitzaren artean 1 edo 2 segundo pasatzen direnean, itzali mikrouhin-labea.
5. Utzi hozten 1-2 minutuz.
6. Heldu zorroari poltsan adierazten den muturretik.
7. Ongi astindu, eta ireki kontu handiz, izkinatik.
Erraza, ezta? Bada, gozatu aperitibo gozo honetaz zinema-saioetan, askarian edo ospakizunetan.
Laster egongo dira eskuragarri gure dendetan.
Beste gomendio batzuk
Osatu udako afariak gure gaztaz betetako masa duten pizza samur eta dibertigarriekin.