Beroari aurre egiteko, edari freskagarrien alternatibak eskaintzen jarraitzen dugu: hortxatak eta kanela- eta limoi-edaria.

Freskatu gure Hortxatekin eta Kanela- eta Limoi-edariarekin

2021ko uztailaren 13a

Edari freskagarri bat hartuko zenuke? Beroa nabaritzen hasten denean, aukera bikaina da baso bat Txufa-hortxata fresko eta goxo bat hartzea edo Kanela- eta limoi-edari eder bat.

Hortxata da txufa kontsumitzeko modurik ezagun eta gozoena. Edari hau Valentziako gastronomiako enblema da aspalditik. Mercadonan, hortxatak eta txufa-edariak ditugu aukeran, basokada hotz eder bat har dezazun. Edo kanela- eta limoi-edari freskagarri bat har dezakezu, nahiago baduzu.

Hortxata freskoa

Imagen Texto 1 Horchata

  • Edozeinentzako modukoa
  • Eguneko edozein unetan har dezakezun edari freskagarri bat da, baita postre gisa ere. Valentziakoa da jatorriz.
  • Ura, azukrea eta txufa bustiak ditu, bai eta zaporea areagotzen duten beste osagai batzuk ere, hala nola kanela eta limoia.
  • Valentziako hortxatagintzatik hartutako errezeta da.
  • Hotz hartu behar da. Fartó deritzen bizkotxoekin edo beste edozein bizkotxo tradizionalekin hartzeko modukoa.

Txufa-hortxata

Imagen Texto 2 Horchata

  • Eguneko edozein unetan har dezakezun edari freskagarri bat da, baita postre gisa ere. Valentziakoa da jatorriz.
  • Ura, azukrea eta txufa bustiak ditu, bai eta zaporea areagotzen duten beste osagai batzuk ere, hala nola kanela eta limoia.
  • Berrikuntza nagusietako bat da alergenorik gabe egin dugula eta txufa-portzentaje handiagoa duela orain.
  • Hotz hartu behar da. Fartó deritzen bizkotxoekin edo beste edozein bizkotxo tradizionalekin hartzeko modukoa.

Txufa-edari azukre gehigarririk gabea

Imagen Texto 3 Horchata

  • Eguneko edozein unetan har dezakezun edari freskagarri bat da, baita postre gisa ere. Valentziakoa da jatorriz.
  • Ura, azukrea eta txufa bustiak ditu, bai eta zaporea areagotzen duten beste osagai batzuk ere, hala nola kanela eta limoia.
  • Hortxataren azukrerik gabeko bertsioa da. Edulkoratzaile bat du, eta hortxata gustatzen zaien baina azukrerik hartu nahi ez dutenentzat pentsatuta dago.
  • Produktua hobetu dugu, alergenoak kenduta eta edulkoratzailea % 30 murriztuta. Gainera, txufa-portzentajea handitu dugu.
  • Hotz hartu behar da. Fartó deritzen bizkotxoekin edo beste edozein bizkotxo tradizionalekin hartzeko modukoa.

Kanela- eta limoi-edaria

Imagen Texto 4 Horchata

  • Esne-oinarria eta bainila- eta kanela-zaporea duen edari freskagarria.
  • Adin guztietako jendearentzat da egokia, helduentzat zein haurrentzat.
  • Ahal bada, hotz hartu behar da.

Beste gomendio batzuk

Uda honetan, mantendu gorputza hidratatuta eguneko 24 orduetan.