Bizkotxo bat prestatu nahi duzu? Hortxata-bizkotxo gozo bat egiteko errezeta aurkezten dizugu. Oso erraza da, eta ezin egokiagoa gosari eta askarietarako!
Familia osoa harrituta utziko duzu Valentziako edari tradizional honekin prestatzen den bizkotxoarekin, mokadu berezia baita. Ondoren, zer osagai behar dituzun eta zer urrats eman behar dituzun azalduko dizugu.
Hortxata-bizkotxo goxo hau egiteko, jarraitu bideoko pausoei
8 lagunentzako osagaiak:
- 250 ml hortxata
- 6 arrautza
- Limoi-erdi baten azalaren birrindura
- 150 g azukre zuri
- Tableta-erdi bat txokolate beltz, kakaoa % 72 duena
- 1 koilaratxokada kanela-hauts
- 50 g intxaur
- 10 mg ekilore-olio
- 375 g gari-irin
- Zorro-erdi bat legamia
Pausoz pauso:
1. Irabiatu arrautzak eta gehitu azukrea.
2. Nahasi hortxata, olioa eta limoi-erdi baten azala.
3. Arrautzei bota, eta nahasi dena.
4. Gehitu irina eta legamia, bahetuta. Nahasi dena ondo, pikorrik geratzen ez den arte.
5. Labeko paperarekin estalitako ontzira bota nahasketa.
6. Gainetik azukre eta kanela pixka bat bota.
7. eta haien gainean intxaurrak jarri.
8. Aurretik berotu labea 200 °C-ra, eta eduki 35 minutuz gutxi gorabehera, 180 graduan. Erabat eginda dagoen egiaztatzeko, zotz bat sartu dezakegu.
9. Labetik atera bezain pronto, birrindu txokolatea eta gainetik bota, txirbil gisa gera dadin. Urtu egingo da, bizkotxoaren berotasunagatik.
10. Giro-tenperaturan dagoela zerbitzatu.
Beste gomendio batzuk
Batata- eta pistatxo-plumcake zoragarri hau prestatzera animatzen zara?