Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.
Badator Halloween, eta okasio berezi horretarako gozoak prestatzen jarraitzen dugu. Egun hauetan, etxe askotan elementu garrantzitsua bihurtzen ari da kuia.
Izan ere, egun berezi horrekin lotuta, gero eta ohikoagoak dira gure artean kuia-bizkotxoak, mozorroak, gozokiak... eta dibertsioa, erruz.
Ospakizun honekin bat egiteko, errezeta berezi bat proposatzen dizuegu: kuia-bizkotxoa, laranja mingotsezko marmeladaz betea. Egitura harroa eta zapore berezia ditu; izugarri gustatuko zaie haur zein helduei. Gozo-gozoa dago, eta ezin egokiagoa da familia osoarentzat.
Gainera, itxura originala du oso. Zure gonbidatuak harrituta utzi nahi badituzu, bizkotxo honen dekorazioak aukera ederra emango dizu horretarako, txokolate zuriz egindako armiarma-sare fantasmagorikoari esker.
Kuia-bizkotxo hau egiteko, jarraitu bideoko pausoei
Lau lagunentzako osagaiak:
4 arrautza
300 g azukre zuri
375 g bizkotxo-prestakin, glutenik gabea (legamia barne duela)
25 g gurin, gatzik gabea
400 g kuia
Laranja mingotsezko marmelada
Arrasean betetako koilarakadatxo bat kanela eho
100 ml oliba-olio birjina estra
Ahabiak
Urtzeko txokolate beltza, 100 g
Urtzeko txokolate zuria, 750 g
Pausoz pauso:
1. Ebaki kuia kubotan.
2. Igurtzi moldea gurinez eta irineztatu, eta berotu labea 180º-ra.
3. Baso-irabiagailu batean, bota arrautzak, olioa eta azukrea.
4. Xehatu dena, gehitu kuia eta xehatu berriro.
5. Jarri nahastea bol batean, eta gehitu glutenik gabeko bizkotxo-prestakina (legamia du), kanelarekin. Nahastu dena ongi.
6. Jarri moldean eta eduki lanean 30-35 minutu. Labetik atera aurretik, ziztatu eta egiaztatu barrutik egina dagoela; hala ez bada, beste 5-10 minutuz utzi, ongi egin arte.
7. Hozkailuan hoztu, pare bat orduz.
8. Hoztutakoan, erditik moztu, laranja-marmelada zabaldu eta berriz hozten utzi.
9. Txokolate zuria Maria bainuan urtu, bizkotxoa sare baten gainean jarri eta txokolatez estali. Sobran duen txokolatea sare azpiko erretilura eroriko da.
10. Txokolate beltza Maria bainuan urtu, pastelgintzako mahuka batean sartu, epeltzen utzi, eta espiral bat egin, armiarma-sarea egiteko.
Elkarretaratzeak, topaketak, bazkariak eta afariak egiteko garaia dira Gabonak; une ahaztezinak igarotzen ditugu senideekin eta lagunekin. Hori dela eta, haiek ahalik eta ondoen zaintzea komeni da, batez ere anfitrioiak bagara.
Badaezpada, jai hauetan bazkaltzen edo afaltzen gonbidatuak badituzu ere, Mercadonan errezeta-sorta zaindu bat prestatu dugu, maite dituzunak harrituta utz ditzazun.
Udazkenean sartu ahala, gero eta gehiago gustatzen zaizkigu koilaraz jateko plater beroak, tenperatura-jaitsiera arindu eta negurako prestatzen baikaituzte.
Minestrone zoparen errezeta aparta aurkezten dizugu, nagusi barazkiekin egina. Zopa tradizionala da, zapore eta testura-konbinazio ugarikoa, etxean bertan presta daitekeena. Oso erraza da.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, minestrone zopa prestatzeko errezeta
Askari beldurgarri bat prestatzen ikasi nahi duzu? Halloweeneko galleta hauekin harrituta utziko dituzu senideak eta lagunak, bai helduak, bai etxeko txikiak.
Anima zaitez, eta egin mamu-itxura duten gaileta hauek. Erraz-erraza da, batez ere pausoz pausoko gure gida erabiliz. Ikusiko duzu: goxo-goxoak dira!
Ikusi bideoan, pausoz pauso, Halloweeneko galletak prestatzeko errezeta