Proteinatan aberatsak diren produktuak ekarpen baliotsua dira dieta osasuntsu eta orekaturako. Bizimodu osasungarria izateak kezkatzen bazaitu eta halako produktuak elikaduran sartu nahi badituzu, gustu guztietarako +Proteina produktuen aukera zabala dugu: esnea, hainbat zaporetako jogurt likido eta solidoak, postreak, izozkiak eta gelatinak.
Gainera, edozein unetarako dira aproposak: gosaltzeko, askarirako, entrenamenduaren ondorenerako, otorduen osagarri gisa edo mokadu gisa...
Mercadonaren +Proteina produktuak
Jogurt likidoa
Gure jogurt likidoek % 0 koipe dute, eta zapore hauetakoak daude:
- Tropikala.
- Marrubia.
- Platanoa-Açaia.
Bakoitza 280 gramokoa da eta 20 g proteina ditu.
4ko paketean ere baditugu, 160 gramokoa 11 g proteinakoa bakoitza.
Jogurt solidoak
Hainbat zaporetako jogurt solidoak, 10 g proteina dutenak. 4 unitate x 120 g-ko paketeak.
- Mangoa eta marakuia.
- Limoia.
- Naturala.
- Marrubia.
- Ahabiak.
- Stracciatella.
Esnea eta irabiakiak
+Proteina gamako gure esnea gaingabetua da, laktosarik gabea eta proteinekin eta kaltzioarekin aberastua.
Bi zaporetako irabiakiak ere baditugu, proteina askokoak eta B6 bitaminaz eta 26 g proteinaz aberastuak. Laktosarik gabea.
- Txokolate-zaporekoa.
- Banilla-zaporekoa.
Postreak
Proteinaz aberastuak eta zenbait zaporetakoak:
- Txokolatezko moussea. 20 g proteina 200 g-ko.
- Karamelu-budina 4ko paketea. 12 g proteina 120 g-ko.
- Banillazko natillak 4ko paketea. 12 g proteina 120 g-ko.
- Txokolatea eta esne-gaina. 15 g proteina 150 g-ko.
- Txokolatezko natillak 4ko paketea. 10 g proteina 120 g-ko.
- Basa-fruituen gelatina, 4ko paketea. 10 g proteina 100 g-ko.
- Arrautza-flana 4ko paketea. 10 g proteina 100 g-ko.
Kakahuete-hautsa
Kakahuete txigortu hautsa, koipegabetua. 14 g proteina 30 g-ko; % 70 koipe gutxiago du, eta ontzi bakoitzak 200 g ditu. Ezin hobea da irabiakiei, jogurtei, opiltxoei eta nahi duzun edozeri gehitzeko.
Banana eta txokolatezko izozkia
Gure gaman, brownie-zatitxoak dituen banana-zaporeko izozkia ere aurkituko duzu. 500 ml-ko ontzian dator, eta 9 g proteina ditu 100 ml-ko.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen duzu gure Glutenik gabeko masa? Aukera bikaina guztientzat, zeliakoentzat bereziki. Proba ezazu!
Landare-jatorriko proteinekin egindako Edari begetalak ere egokiak dira dieta orekatua izateko.
Gure arroz- edo gari-talotxoen sorta ere aukera oso egokia da, bai mokadu gozo gisa bai gazi gisa.