Ezagutzen al dituzu Fruta izoztuak eskaintzen dizkizun aukera guztiak? Modu askotara kontsumi dezakezu, eta ezin hobea da edozein unetan jateko. Erosoago ezin.
Zer presta dezaket Fruta izoztuarekin?
- Koktelak prestatzeko erabil daiteke —adibidez, gin-tonika—, izotz-parte bat ordezteko, edo edalontziaren apaingarri.
- Smoothietan edo irabiakietan.
- Gosarietan edo askarietan, jogurtarekin, esne-gainarekin...
- Gozogintzan, marmeladetan...
Errezeta-ideiak
Hona hemen zenbait errezeta-proposamen, gure Fruta izoztuaz ahalik eta gehiena goza dezazun:
Ahabia-smoothiea
- Jarri ahabia izoztu sorta bat irabiagailuaren ontzian.
- Gehitu jogurt naturala eta esne hotz zorrotada on bat.
- Bota ezti pixka bat.
- Irabiatu dena batera, eta freskoa zerbitzatu.
Fruitu gorrien mixaren galettea
- Berotu labea 200 ºC-an.
- Zabaldu ore hautsia paperaren gainean labeko erretiluan.
- Hautsi olo-galletak edo galleta integralak, eta banatu oinarriaren gainean.
- Jarri fruitu gorri izoztuak gainean.
- Tolestu oinarria muturretatik 2 cm inguru.
- Hautseztatu glas azukrea eta lima arraspatua.
Gin-tonika marrubiekin
- Jarri izotza baloi-formako kopa batean. Ez jarri izotz asko, marrubi izoztuek izotza ordezten baitute.
- Sartu osorik marrubi izoztuak.
- Gehitu gina eta lima-limoi freskagarria.
- Nahasi dena, eta zerbitzatu.
Beste gomendio batzuk
Freska zaitez uda honetan gure kafe hotzak, hortxatak eta kanela eta limoizko edaria edanez.