Hacendado eztiekin osa itzazu zure gosari, bazkari eta askariak. Infusioekin ere har ditzakezu, eta era guztietako gozogintza-errezetetan txertatu.

Hacendado Eztiak: lau zapore aukeran

2018ko apirilaren 09a

Gizakiarengan sakonki erroturik dago eztia batu eta kontsumitzeko ohitura. Eztiarekiko pasioak bere bilakaera izan du denborarekin, eta haren aldaera eta zaporeak ere aldatzen joan dira.

Bada, lau Hacendado ezti mota sortu ditugu Mercadonan: krematsua, erromero-eztia, laranjondo-eztia eta eukalipto-eztia. Horietako bakoitzak bere zapore eta testura bereziak ditu, eta horri esker, gustu eta une guztiekin egokitzen dira.

Hacendado ezti krematsua

Gure Hacendado ezti krematsua, Espainian bildua, oso modu errazean igurzten da, eta testura egoki-egokia du ogi txigortuarekin edo opilekin batera hartzeko. Zapore leunekoa da, eta ahosabaian oso atsegingarria. Gosari eta askarietan har ezazu.

Hacendado erromero-eztia

Infusioak eztiarekin gozatzea gustuko duten guztientzat egokia da. Oso leuna denez, tearen berezko zaporea bere horretan mantentzen du, baina ukitu berezi bat eransten dio. Hacendado erromero-eztia, Espainian bildua, azukrea ordezkatzeko aukera ona da.

Hacendado laranjondo-eztia

Eztia egiteko lore preziatuenetakoa da laranja-lorea, balio aromatiko handiak dituelako. Hacendado laranjondo-eztia, Espainian bildua, hamaika gozogintza-errezeta prestatzeko osagai perfektua da. Bai eta postre tipikoak egiteko ere, ogi-torradak, opilak, krepeak edo kauserak, esaterako.

Hacendado eukalipto-eztia

Zapore bizi eta sendoagoa hobesten duten gustuek, azkenik, Espainian eta Argentinan biltzen den Hacendado eukalipto-eztia aukera dezakete. Erregaliz nota delikatuak eta zapore sakona izateagatik nabarmentzen da.

Beste Zenbait Iradokizun

Gure eztiak baliatuz, aparteko ukitu bat emango diezu Hacendado infusioei. Eta eztia igurztea nahiago baduzu, berriz, zure gosari eta askariak gure Hacendado gari-ogi zoragarriaz osa ditzazun gomendatzen dizugu.