Deskubritu ondoena egokitzen zaizun gozoki-mixa. Makina bat zapore eta testura topatuko dituzu poltsatxo bakoitzean.

Gozoki-mixa, dibertsiorik goxoena

2023ko urriaren 11

Ezagutzen dituzu gure gozoki-mixak? Gehien-gehiena gustatzen zaizkizun zaporeak eta testurak eskaintzen dizkizugu. Zorro bakarrean, gainera. Gustu guztietarako!

Eskuratu gustukoena duzun mixa; aukera ugari ditugu, goxo-goxoak eta koloretsuak. Aukerarik bikainena egun bereziak goxatzeko, zuk nahi duzunari gozagarritxo bat emateko, edo, besterik gabe, une berezi batean zeure buruari gutizia bat emateko. Gainera, zorroek erraz irekitzeko eta ixteko sistema daukate; hala, zeure erritmoan gozatu ahalko zara.

Zorro bakoitzean askotariko gozokiak topatuko dituzu. Zer hoberik senideekin eta lagunekin partekatzeko! Zuk ere nahi duzu gure mixa?

Mix Brillo eta Fresi Pink Mix gozokiak

Golosinas Mix Brillo y Fresi Pink Mix Hacendado Mercadona

Gozoki ikusgarriak poltsatxotan, guztietan alaienak eta distiratsuenak.

  • Mix Brillo gozokiak: arrautzak, artzatxoak, hatzak, gereziak eta basamarrubiak nahas-mahas.
  • Fresi Pink Mix: hiru eratako marrubiak, barrutik beteta.

Fruit Mix eta Pulpis Mix:

Fruit Mix y Pulpis Mix Hacendado Mercadona

askotariko zapore-esperientzia eta olagarrotxo alai eta gozoenak.

  • Fruit Mix: askotariko gozokiak, fruta-zapore desberdinekin.
  • Pulpis Mix: gozokiak hazkura-hautsekin, olagarroen eta itsasoko bestelako figuren formakoak.

Hazkura hausdun Mix gozokiak eta azukredun Mixak:

Golosinas Mix con pica y Golosinas Mix azúcar Hacendado Mercadona

zapore paregabeko abenturak, azukrez estalita, garraztasun-punttu bihurriarekin eta askotariko forma dibertigarriekin.

  • Hazkura-hausdun Mix gozokiak: garraztasun-punttu batekin topatuko dituzu, besteak beste, sandiak, hatzak, basamarrubiak...
  • Azukredun Mix gozokiak: azukrez estalitako litxarreriak, hala nola bananak eta muxika-bihotzak.

Rega Red Mix eta Rega Black Mix:

Rega Red Mix y Rega Black Mix Hacendado Mercadona

deskubritu erregalizaren mundu zoragarria, eta gozatu haren zapore bizi eta askotarikoaz.

  • Rega Red Mix: askotariko erregaliz gorriak, zein bere zapore eta testura bereizgarriarekin.
  • Rega Black Mix: erregaliz beltzak. Gozotasuna eta bizitasuna, biak elkarrekin.

Rega Fruit Mix

Rega Fruit Mix Mercadona

Zu harritzeko prestatu den fruta-nahastea. Sandia, marrubi eta mangoaren zaporeaz gozatuko duzu nahaste koloretsu honekin.

Xuxes Top Ten:

Xuxes Top Ten Hacendado Mercadona

punta-puntako hautaketa. Poltsatxo honetan, hamar eratako bina gozoki topatuko dituzu, 20 unitate guztira: masustak, hodeiak, bananak, sandiak eta kola-botilak, besteak beste.

Beste gomendio batzuk

Denbora librean ederki asko pasatzeko, aukera-aukeran dituzu gure Diverxuxes gozokiak ere.

Zure saski orekatuan, aukera ederra da fruta izoztua. Smoothieak, irabiakiak edo marmeladak egiteko erabil dezakezu, edo jogurtarekin jateko...

Gure gelatinak gustatzen bazaizkizu, berriz, beren horretan kontsumi ditzakezu, edo postre zoragarriak egin haiekin.