Maiatzaren 27a Zeliakoen Egun Nazionala da, zeliakoei ikusgaitasuna eta laguntza eman nahi zaien eguna.
Mercadonan, urtero bezala, bat egiten dugu ospakizunarekin gure glutenik gabeko produktuak etengabe berrituz; berritzeko eta handitzeko etengabe lan eginez, zeliakoekin dugun konpromisoaren erakusgarri.
Gainera, glutenik gabeko errezeta goxo-goxo bat proposatzen dizugu, zeliakoentzat egokia, zure beharretara hobekien egokitzen den elikadura eta nutrizioaz goza dezazun. Familiarekin edo lagunekin bazkaltzeko edo afaltzeko osagaien konbinazio aparta.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, glutenik gabeko barazki-kurruskaria prestatzeko errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- Ogi arraila, glutenik gabea
- 1 arrautza
- 1 kalabazin
- 350 g azalore
- Ekilore-olio suabea
- Baratxuri pikortatua
- Jengibre-hautsa
- Albaka
- Gatza
- 250 ml maionesa
- 15 g tipula gorri
- Kaparrak eta pepinoak
- 250 g kinoa egosi, zuria eta gorria
Pausoz pauso:
Prozesuari xehetasunez jarraitu nahi badiozu, hona hemen plater goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.
1. Moztu azalorea sorta ertainetan, eta egosi 10 minutuz, ur irakin ugaritan, gatzarekin. Utzi hozten.
2. Moztu kalabazina zerrendatan.
3. Irabiatu arrautza.
4. Bi nahaste desberdin prestatu: azalorerako, nahasi gatza, baratxuria eta jengibrea.
5. Kalabazinerako, nahasi baratxuria, gatza eta albaka.
6. Pasa azalorea bere nahastean, arrautzan, eta gero, ogi arrailan.
7. Gauza bera egin moztutako kalabazinarekin eta haren nahastearekin.
8. Zartaginean frijitu, olio bero ugaritan eta tenperatura ertain/handian. Gorrituta daudenean, paper xurgatzaile baten gainean utzi.
9. Oso mehe moztu pepinoak, tipula gorria eta kaparrak. Maionesarekin nahasi.
10. Jarri platerean kinoa-errazio batekin eta saltsarekin.
Beste gomendio batzuk
Erabakia duzu postrea? Zer iruditzen zaizu Glutenik gabeko bizkotxo limoi-kremaz eta basafruituz betea egiteko errezeta?