Patatas Gajo, fáciles de preparar y muy sabrosas

Gajo Patatak: kurruskariak, gozoak eta prestatzeko errazak

2017ko martxoaren 27a

Mercadonaren Gajo Patatak frijitzeko edo labekatzeko prest dauden patatak dira. Arrautzeztatu harrigarri batean bildurik, benetako patata frijituen zapore guztia eta testurarik onena eskaintzen dizkizute.

Horregatik dira praktiko-praktikoak hainbat egoeratan, esate baterako presaka gabiltzanean, edo sukaldean aritzeko gogo askorik ez dugunean, patatak zuritzen, apailatzen eta.

Errazio bat patata kurruskari eta zaporetsuz gozatzeko, beren poltsatik atera, eta zuzenean zartaginera, frijigailura edo labera sartzea besterik ez dugu. Erraza eta azkarra, ezta?

Patata hauek ezin hobeak dira, besteak beste, haragi, arrain edo hanburgesa plateren osagarri gisa, zein garnizio atsegin baten barruan. Baina beren horretan ere jateko modukoak dira, gure saltsa gustukoenaz maneaturik: Gajo patatentzako saltsa.

Gajo Patatak, prestatzeko oso errazak

Aurretik frijitutako patata atal hauek izozturik eta apailaturik merkaturatzen dira, 750 gramoko poltsatan. Prestatzeko oso errazak direnez, minutu bakar batzuetan patata frijitu ikaragarri onak izango dituzu zure platerean, horiek zuritzen ibili beharrik gabe.

Prestatzeko hiru modu ditugu, segun eta frijigailua, sartagina ala labea erabiltzen dugun:

  • Frijigailua: 175ºC-ko tenperaturan berotutako oliotan frijitu patatak, 4 edo 5 minutuz. Xukatu eta ondu zure gustura.
  • Zartagina: Olio berotan 4 edo 5 minutuz frijitu patatak. Xukatu eta ondu zure gustura.
  • Labea: 200ºC-tan aurrez berotutako labe batean 18 edo 20 minutuz labekatu patatak, erreketaren erdialdera biratuz.

Argibide hauen arabera egiten baduzu, harro egoteko moduko emaitza izango duzu: gustuko duzun gorritze hori, testura kurruskaria eta zapore zoragarria duten Mercadonaren Gajo Patatak, hain zuzen ere.

Beste Zenbait Iradokizun

Ez dago Mercadonaren Saltsak baino ezer hoberik zure Gajo Patatak maneatzeko. Kasu honetan bereziki aproposa da Gajo Patatentzako Saltsa, baina badituzu Burger saltsa eta McDonalds Ketchupa ere, aldatzeko gogorik izanez gero.

Eta edateko, azkenik, garagardoa gustuko baduzu, Mercadonaren Garagardoen artean askotariko eskaintza duzu zain, Alkoholik Gabeko Garagardoa barne.