Gustuko duzu pasta? Bada, ikas ezazu plater goxo eta oso erraz bat prestatzen: fusilliak ganbekin. Urrats hauek egin besterik ez duzu: Oso garrantzitsua da pastaren egosketa-puntu egokia lortzea, eta ukitu min bat ematea, pasatu gabe!
Primerako errezeta da San Valentin Egunerako, goxo-goxoa izateaz gain, dekorazio oso berezia baitu: bihotz-formako gazta eta tomatea, plater bakoitzeko bat ❤. Prestatu nahi duzu?
Ikusi, pausoz pauso, fusilliak ganbekin prestatzeko errezeta
2 lagunentzako osagaiak:
- Dilista gorriekin egindako 200 g fusilli
- 150 g ganba izoztu
- 50 g urdaiazpiko, zatitxotan
- 12 cherry tomate
- 150 ml tomate frijitu
- 1 kaiena-pipermin
- 1 baratxuri-atal
- 1 koilarakada oregano
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
- Tomate bat
- 3 koilarakada gazta (Grana Padano)
Pausoz pauso:
1. Jarri fusilliak ur irakinetan, bota gatza, eta egosi pasta 6-8 minutuz.
2. Zartagin batean, sueztitu urdaiazpiko-zatitxoak olio pixka batekin.
3. Gehitu baratxuri-atal bat ondo xehatua eta desizoztutako ganbak.
4. Urdaiazpikoak kolorea hartzen duenean, gehitu pipermina, oreganoa, tomate frijitua eta fusilli xukatuak.
5. Gehitu cherry tomatetxoak erdibituta, eta ongi nahastu. Gorde.
6. Zuritu tomate bat, eta eman bihotz-forma, labana batekin.
7. Bete bihotz-formako molde bat gazta parmesanoarekin, eta laberatu 5 minutuz.
8. Zerbitzatu pasta, plater bakoitzean bihotz bana jarrita.
Beste gomendio batzuk
Pasta atsegin baduzu, beste egun batean errezeta hau proba dezakezu: espageti gluten gabea, marinel-saltsarekin. Kozinatzeko ideia gehiago behar badituzu, sartu gure Errezetak atalera.