Gazpatxoa beti da aukera ezin hobea bero egiten duen hilabeteetarako. Sandia-gazpatxoaren errezeta erraz hau egiteko, sandia, piper gorria, tomatea, limoi- eta jengibre-kubotxoak eta mendafin-olioa behar dira. Eguneko edozein ordutan jaten da gustura, eta izugarri gustatuko zaie zure familiari eta lagunei.
Freskatu zure udako otorduak errezeta goxo-goxo honekin; Mercadonako frutategiko sandiekin egin dezakezu.
Ikusi "sandia-gazpatxoa, limoi- eta jengibre-kubotxoekin" errezetaren bideoa:
Lau lagunentzako osagaiak:
- Sandia-erdia
- Piper gorria
- Tomate udarekarak
- Jengibrea
- Limoi-zukua
- Ura
- Oliba-olio birjina estra
- Mendafina
- Gatza
Pausoz pauso:
Errezeta hau oso erraz prestatzen da. Prozesua pausoz pauso jarraitu nahi baduzu, hona hemen sandia-gazpatxoa, limoi- eta jengibre-kubotxoekin errezeta gozo askoa egiteko xehetasun guztiak. Ikusiko duzu zer zaporetsua eta freskagarria den!
Kubotxoak egiteko:
Lehenik kubotxoak egiten dira. Bota limoia eta jengibre arraspatua urari, eta izoztu.
Gazpatxoa egiteko:
1. Zatitu sandia puska txikitan, eta gorde gerorako.
2. Zatitu piperra zerrendatan, eta gorde gerorako.
3. Zuritu eta zatitu tomateak.
4. Sartu sandia-kubotxoak irabiagailuaren ontzian.
5. Gehitu zatitutako tomateak eta piperra.
6. Bota gatza, limoi-zuku tanta batzuk, eta birrindu.
Mendafin-olioa egiteko:
1. Jarri ura irakiten eta egosi mendafina 15 segundoz.
2. Nahastu olioa mendafin egosarinarekin.
3. Birrindu irabiagailuarekin.
4. Iragazi.
Aurkezteko:
1. Katilutan mahairatu gazpatxoa.
2. Erantsi limoi- eta jengibre-kubotxoak.
3. Erantsi mendafin-olioa eta piper-zatitxoak. Ipini mendafin-hostotxo bat, apaingarri.
Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren "Hemengo eta oraingo fruta eta barazkia" kanpainarekin, zeinak gomendatzen baitu fruta eta barazkiak maiz kontsumitzea.
Beste gomendio batzuk
Meloia gustukoago baduzu, edo aldatzeko gogoa, probatu gure errezeta hau: meloi-gazpatxoa, limoi- eta mendafin-kubotxoekin. Bestea bezain freskagarria, goxoa eta prestatzen erraza da.
Bazkari edo afari fresko-fresko hori amaitzeko, jango al ditugu Mercadonako izozki batzuk? Hauek dira uda honetarako ditugun nobedaderik gozoenak: Nocciola txiki estaldura bikoiztuna eta esne-gainezko izozki kukurutxodun ertaina kakaozko gailetekin.