Ospatu gurekin Urtezahar-gaua, eta ez ahaztu mahatsa!

Dena prest Urtezahar-gaua ospatzeko?

2020ko abenduaren 28a

Urtezahar-gaueko afariaren ondoren, urteari agur esan behar zaio. Ospakizun kuttun eta dibertigarria izaten da beti, baina aurten, Mercadonan, Urtezahar-gaua berezia izatea nahi dugu.

Horregatik, zaindu egin behar ditugu urte-amaierako gau bat gogoangarri egiten duten xehetasun txikiak: cava-kopak topa egiteko, sagardo bikaina eta zortearen hamabi mahats-aleak. Nola ahaztuko ditugu ba!

Topa egingo dugu?

Botilei kortxoa kentzean egiten den hotsa izaten da Gabonetako erritual honen hasiera, eta jai-giro ona sortzen laguntzen du.

Hautatu gure el Mayu Sagardo gasduna; sintonia perfektua du azidotasunaren eta ukitu gozoen artean. Zapore luze eta iraunkorra; burbuila finekoa.

Non daude kopak?

Ez bilatu gehiago, prest ditugu cava-kopa berrerabilgarriak; diseinu dotorekoak dira: plastiko gardenez eginak daude, eta urre-koloreko oinarria dute.

Oso praktikoak eta erosoak dira, bikainak Urtezahar-gauerako.

Ahaztu kristalezko kopak, eta haiek hausteko arriskua. Nahikoa duzu gure kopa berrerabilgarriak muntatzea, eta egin topa urte berriaren alde!

Prestatuko dugu mahatsa?

Badakizu: mahats-ale bakoitza dagokion kanpai-hotsarekin batera jaten baduzu, urte berrian zorteko izango zara. Dena zure gustura egon dadin, Aurtengo Urtezahar-gauerako mahats-barietate hauek ditugu, gehien gustatzen zaizuna hauta dezazun:

  • Mahatsa almibarretan: 2 latako paketea; lata bakoitzean, 12 mahats-ale, zurituta eta hazirik gabe (ontzia irekitzeaz batera jateko prest).
  • Erloju-mahatsa: hazi gabeko mahats zuria, zapore gozokoa, 12 kanpaiekin batera kontsumitzeko prest.
  • Mahats zuri haziduna: Aledo barietatea, zapore gozokoa, ohiko 12 mahats-aleak prestatzeko.
  • Hazirik gabeko mahats zuria: zapore gozokoa, postre, askari eta snack osasuntsu gisa hartzeko, eta kanpaietarako 12 mahats-aleak prestatzeko.

Beste gomendio batzuk

Oraindik ez badakizu zer prestatu Urtezahar-gauean, sartu gure errezeten atalera, ea inspirazioa aurkitzen duzun.